Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AURTENGO KIROLARIAK

Lasarte-Oriako 2022ko kirolariak aukeratzeko parte-hartze prozesua aurkeztu da

Lasarte-Oriako 2022ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 10an hasiko da eta urriaren 30n itxiko da. Kirolaren Gala abenduaren 16an ospatuko da Kultur Etxean.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso kirol zinegotziak eta Nagore Duran partehartzeko zinegotziak Lasarte-Oriako kirolariak hautatzeko 2022ko parte-hartze prozesua aurkeztu zuten.

Valdiviak iragarri zuenez, iazko galaren arrakasta dela eta, jende askok parte hartu zuen eta omendutako kirolariek oso ondo baloratzen dute, aurten formatua errepikatzen da.

Datorren astea parte hartzeko orri bat banatuko da udalerri osoko postontzietan. Bertan, aukeratutako kirolaria eta aukeraketarako kontuan hartu diren arrazoiak edo merezimenduak adierazi daitezke.

Postontzietan parte hartzeko orri horretan QR kode bat dagoela, zuzenean udalaren webguneko partaidetza-prozesura eramaten duena, eta bertan online parte hartu ahal izango da, baita prozesuaren oinarriak ikusi ere.

Ondoko gaietan nabarmendu diren Lasarte-Oriako pertsona helduak izan daitezke hautagai:

  • Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lanagatik.
  • Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.

Lasarte-Oriako kirol elkarteek eta edozein lasarteoritarrak proposatu ditzakete hautagaiak.

Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du sari bakoitzeko. Horretarako, parte hartzeko orria bete beharko da, eskuragarri leku hauetan:

  • www.lasarte-oria.eus (Partehartzea) udal webgunean, pdf editagarri formatuan.
  • etxe bakoitzeko postontzietan utzitako parte hartze orriarekin.
  • Kiroldegian eskuragarri dagoen parte-hartze orriarekin.

Hautagaien proposamenak emailez partehartzea@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota parte hartze postontzietan utzi:

  • Sexuen Elkarbizitzarako emakumearen Zentroa.
  • Manuel Lekuona Kultur Etxea.
  • Gazteleku.
  • Lasarte-Oriako Udaletxea (Udaletxe zaharreko arkupetan).
  • Maialen Chourraut Kiroldegia.

Epaimahaia, Udalaren Kirol Batzordeko kideekin eta Lasarte-Oriako kirol elkarteak, aipatutako batzordean duten ordezkariarekin dago osatua.

Kirol zerbitzuan proposamenak jaso ostean,  hautagaien zerrenda eta botoa emateko betebeharreko fitxa emailez bidaliko zaizkie elkarteei eta baita kirolen Batzordeko kideei ere.

Hautagaien artean boto banaketa egingo dute elkarteek eta Batzordekideek, bakoitzak bere aldetik 3, 2 eta boto 1 emanez sari ezberdinetan (emakumea, gizonezkoa, ibilbidea) proposatutako hautagaien artean.

Batzordekideen botoen balioa alderdi bakoitzak udalbatzan dituen ordezkarien zenbatekoaren arabera konputatuko da.

Bozketan berdinketa emango balitz, Batzordeko Lehendakariak kalitatezko bozka erabili ahal izango du.

Amaitzeko, Txus Alonso zinegotziak iragarri zuen kale Nagusiko faroletan banderolak jarriko dituztela, eta bertan islatuko dira orain arte Lasarte-Oriako Kirol Galan sarituak izan diren 19 kirolariak.