Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN SEBASTIAN CIRCUIT SPIRIT

Lasarte-Oriak 9 automobil klasikoren bisita jaso du

Lasarte-Oriak 9 ibilgailu klasikoren bisita jaso zuen atzo, San Sebastian Circuit Spirit-en eskutik.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Jon Antxordoki zinegotziak egin zioten harrera bisitari-talde ugariari, San Sebastian Circuit Spirit-en ordezkari Agustín García buru zutela.

Agustín Garcíak azaldu zuenez, bisitaren arrazoia zen 1924. urtean Lasarteko zirkuituan Donostiako sari nagusia irabazi zuen automobila Talbot markakoa zela.

Horregatik, garai hartako autoak zituzten ingeles talde batek, horien artean batzuk Talbot markakoak zirelarik, mendeurrena ospatu nahi zuen zirkuituaren antzinako ibilbidea eginez, eta Circuit Spirit-ekin harremanetan jarri ziren lagun zitzaten.

Hondarribitik abiatuta, han baitzeuden ostatu hartuta, Lasarte-Oriara iritsi ziren, Mercero plazan geldialdia egiteko. Han, Talbot, Sunbeam, MG eta Triumph markako autoak ikusi ahal izan ziren. Ondoren, Zirkuitu Ibilbidera joan ziren, garai bateko lasterketen abialekua eta helmuga zegoen lekura, eta zirkuituari buelta eman zioten.

Argazki galeria

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11