Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MINBIZIAREN KONTRA

Lasarte-Oria Aspanogi kanpainarekin

Iraila Haur Minbiziaren Elkartasun hilabetea da mundu mailan

1. argazkia

Urtero, ASPANOGI-k Chilhood Cancer International-ek, Espainako Federazioak "Niños con Cáncer" eta Euskadiko Federazioak UMEEKIN abiarazitako kanpainekin bat egiten du.

Aurten ere, ASPANOGIk urre-kolorekoa izan nahi du Gipuzkoako udalerri guztietan, gizartea gaixotasun horren inguruan kontzientziatzen laguntzeko.

Horretarako, "Pankarta Ibiltaria" kanpaina diseinatu dute. Kanpaina hau Gipuzkoako eskualde guztietan zehar ibilaldi bat egitean zentratzen da, astebetez, familia batzuk bizi diren eskualde bakoitzeko udal adierazgarrienek balkoietan bere pankartetako bat jarri dezaten.

Pankarta horretan urrezko begizta bat agertzen da, haurren minbiziaren ikurra, eta bere logo pirata (haur eta nerabe minbizidunak irudikatzen dituena).