Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LANAK

Esleitu dira Sasoetako ikastetxe publikoaren sarrera berriko obrak

Sasoeta IPrako sarrera berria Delsa Irun enpresak egingo du, 245.630 euroko aurrekontuarekin. Sarrera berria Loidi-Barren frontoiaren atzean hasten da eta 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen proposamen bati erantzuten dio.

1 / 2
1. argazkia

Lasarte-Oriako alkateak, Herritarren Partaidetzarako zinegotziarekin batera, laster hasiko den obra aurkeztu du. Ikastetxerako oinezkoentzako sarbidea da, Loidi Barren pilotalekuaren atzetik, Loidi-Barren eta Zumaburu eremuetatik sartzea erraztuko duena.

 
Alkateak nabarmendu zuen obra honen helburua ikastetxeko sarrera Kalbario bidetik arintzea dela, eta horrela, ibilgailuen zirkulazioa eta ikasleen pilaketa murriztea ikastetxean sartzeko eta irteteko orduetan. Gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da.
 
Proiektuaren arabera, sarbide berri bat egingo da, gutxienez 2,00 m-ko zabalera izango duena, Maialen Chourraut udal-kiroldegitik eta Loidibarren udal-pilotalekutik ikastetxeko joko-kantxetaraino.
 
Hormigoi inprimatuzko oinezkoentzako 2 m-ko zabalerako ibilbide bat egitea aurreikusten da, %6ko gehieneko maldarekin, ibilbide-hasierako eskailera baten alternatiba gisa. Ibilbide osoan barandak eta eskudelak egongo dira.
 
Proiektuaren arabera, autobiako hustubide-hodia jasotzeko kanalizazio bat egingo da, eta LED teknologiarekin argiteria publikoaren sarea handituko da bide berria argitzeko.
 
Nagore Duranek gogorarazi zuen 2021eko aurrekontu parte-hartzaileetan onartutako proiektuetako bat dela, eta hiru urtean zehar ikastetxeetan egin beharreko inbertsioetarako planean sartuta dagoela, baina udalak finantzatuko duela oso-osorik.
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala