partekatu
• IKASTETXEAK
Landaberri ikastetxean ateak eta zokaloak ordezkatzeko obra adjudikatu da
Lasarte-Oriako Udalak Carpintería Atari enpresari adjudikatu dizkio Landaberri ikastetxean 40 ate eta zokaloa ordezkatzeko lanak, 40.236 euroan. Obra hori ikastetxeetan inbertsioak egiteko planaren barruan dago.
Arotzeriako obretan, barruko pasabideetako ate batzuk eta egurrezko lehendik dagoen zokaloaren parte bat ordezkatuko dira.
Guztira, 40 ate eta 834 metro inguru zokalo ordezkatuko dira.
Ateak lakatzeko egur kontratxapatuzkoak izango dira, eta sarraila izango dute. Egurrezko zokaloaren ordez PVC hidrofugo zuriko beste bat jarriko da, 12x1cm-koa.
Arotzeria guztia udaleko zerbitzu teknikoek adierazitako kolorean lakatuko da.
Obra hori ikastetxe guztiekin adostutako ikastetxeetako inbertsio-planaren barruan dago.