Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROL-JARDUERAK

Kiroldegiko ikastaroak eta jarduerak 2023-2024

Ekainaren 19an zabaldu zen Maialen Chourraut kiroldegian Udalak antolatutako kirol jardueren ikasturte berrirako izen-emateak egiteko epea eta zabalik egongo da eskainitako plazak bete arte. Aukera zabal bat, helduei bezala gazteei ere zuzendua.

1. argazkia

Jarduera eta ikastaroak irailaren 18an hasiko dira.

Aurtengo denboraldirako, pasa den denboraldian aurrera eramandakoez gain jarduera berriak eskainiko dira:

  • Erditze osteko gimnasia
  • Haurdunentzako aretoko jarduera
  • Padela gazte eta helduentzat.
  • Jumpfit haur eta gazteentzat.
  • Total training gazteentzat.

Jarduera ordutegi gehiago aukeran: Aquagym, Pilates, Ziklo Indoor, Kardiofit eta helduen igeriketa talde gehiago.

Abonatuentzako doako kirol zerbitzuak aurten ere emango dira:

  • Fitness gelako kirol aholkularitza
  • Entrenamenduen gida.
  • Streching saioa ostiraletan.
  • Igeriketa gida.

Igeriketa eskola

Igeriketa eskolako izen-emateak zabalik jarraitzen dute, sortutako taldeetako plazak bete bitartean. Izen-emateko, kiroldegiko bulegora gerturatu behar da.

Informazio gehiago

https://kirolak.buruntzaldea.eus webgunean, Lasarte-Oriako atalean, kiroldegiko harrera-gunean edo 943376182 telefonora deituz eskuragarri egongo da.

Aurten, kiroldegira abonatuak diren erabiltzaileek, jardueretan online izen-emateko aukera izango dute https://tramiteak.buruntzaldea.eus webgunearen bitartez. Abonatuak ez diren erabiltzaileek, izen-emateak presentzialki egiteko aukera izango dute soilik.