partekatu
• UDABERRIKO FESTA
ILBE auzo-elkarte berriak Udaberriko 1. Festa antolatu du maiatzaren 13ko larunbatean
Iñigo de Loiolako Bizilagunen Elkarte berriak, bere burua aurkezteko, Udaberriko 1. Festa antolatu du auzoan. Ekitaldiak kale horretako plazatxoan egingo dira, hilaren 13an larunbatarekin, goizeko 10:00etan hasita.
Azkenik, euri-iragarpena dela eta, jaia ORIARTE Institutura (lehengo REM) eramango da programa berarekin
Lasarte-Oriako auzo-elkarte berriak, ILBEk, festa-egun bat antolatu du Iñigo de Loiola, Juan de Garai, Pintore, Pablo Mutiozabal, Geltoki, Zapategi kaleetara eta Hipodromo etorbidera une atsegin bat pasatzera hurbildu nahi dutenentzat.
Elkarteak giro ona, jolasak, barra, janaria, musika, dantza eta opari ugari ziurtatzen ditu, eskerrak emanez festa egin ahal izateko kolaboratu duten denda, taberna eta enpresa guztiei eta Lasarte-Oriako Udalari.
Udalak 3.190 eurorekin eta laguntza logistikoarekin kolaboratzen du.
Festaren programa honako hau izango da:
- 10:00-11:30: Diana. Ankoker trikitia auzoan zehar.
- 11:00-20:00: Barra eta pintxo-potea, izakinak amaitu arte.
- 11:00-13:00: Haurrentzako jolasak, patrozinatzaileen sariekin.
- 12:00: Bizkotxo-lehiaketa, sariekin. Bizkotxoak entregatzeko, 12:00ak arte Iñigo de Loiolako plazan.
- 12:00-14:00: Gautxori txaranga kaleetan zehar.
- 14:30: Paella herrikoia. 8 € paella + edari 1 + postrea (ticketak Iñaki Tabernan salgai).
- 16:00: Bingoa, patrozinatzaileen sariekin.
- 18:00: Dantzak, salsa, merengea, etab.
- 19:00: Festa amaitu arte, diskoteka Dj Karpinekin.