Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURETXEA

Hastekoak dira Kulturetxea eraberritzeko obrak, estalkia ordezkatuz eta eszenatokira sartzeko igogailu bat instalatuz

Kulturetxea eraberritzeko 1. fasearen helburua gaur egungo estalkia ordezkatzea da, filtrazioak ezabatzeko eta isolamendua hobetzeko. Gainera, auditoriotik eszenatokira sartzeko igogailu bat instalatuko da.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta Zerbitzu Publikoetako zinegotzi David Mateosek eman dute Kulturetxea eraberritzeko lanen hasieraren berri.

Unebide enpresari adjudikatu zaizkio eraikinaren gaur egungo estalkia ordezkatzeko, filtrazioak kentzeko eta eraikinaren isolamendua hobetzeko lanak. Horrekin, gainera, Kulturetxearen efizientzia energetikoa hobetzea lortuko da, berokuntzari eta hozkuntzari dagokienez. Obraren kostua 311.464 eurokoa da, eta 6 hilabeteko exekuzio-epea du.

Era berean, plataforma jasotzaile baten instalazioa ere adjudikatu da, auditoriotik eszenatokirako irisgarritasuna bermatzeko. Plataforma hori, Bidea etxearena, Goizalan Eraikuntzak enpresak instalatuko du, 21.789 euroko kostuarekin eta 2 hilabeteko exekuzio-epearekin. Proposamen hau udalak landutako azken aurrekontu partizipatibotik sortu zen.

Dagoeneko proiektatuta daude Kulturetxea eraberritzeko hurrengo faseak. Hurrengo lanaren helburua gaur egungo kafetegia eraberritzea izango da, herriko elkarte kulturalentzako areto eta bulegoekin prestatutako gune batean.

Geroago, eraikina behar bezala klimatizatzeko eta segurtasuneko eta larrialdiko plana gauzatzeko obrei ekingo diete.