partekatu
• INAUTERIAK
Hasi da 2024ko Inauterietako gaia aukeratzeko prozesua
Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahiko zenuke herria 2024. urteko Inauterietan?” lemapean. Proposamenak egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da.
Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Jaietako zinegotzi Txus Alonsorekin batera, 2024ko Inauterietarako gaiaren aukeraketan parte hartzera animatu zituen herritarrak.
Aurten berriz ekingo zaio parte-hartze prozesuari, aurrerapen handiarekin, pandemiak eragiten zuen ziurgabetasunak hori egitea eragozten baitzuen. Horrela, karrozak eta mozorroak prestatzeko ideiak landu daitezke.
Atzo, hilak 11n, hasi zen urtero bezala txartela postontzietan banatzen. Bertan, inauterietarako gai bat proposatzea eta herritarrak gai horren inguruan mozorrotzea eskatzen da.
Nola parte hartu?
- Etxean jasotako txartela bete eta udal postontzietan utziz: Polikiroldegian, Udaletxe zaharrean, Kultur Etxean, Emakumearen Zentroan, Gaztelekuan
- "Parte hartu zure iritzia emanez" botoiaren bidez: https://www.lasarte-oria.eus/eu/-/2024ko-inauterien-gaia-aukeratu
- Email bat bidaliz helbide honetara: partehartzea@lasarte-oria.eus
Proposamenak maiatzaren 1a baino lehen bidali beharko dira. Behin epea amaituta, horiek guztiak jaso eta konpartsei helaraziko zaizkie, haiek erabakiko baitute hurrengo inauterien gaia.