partekatu
• GURASOLEKU
GurasoLeku egitasmoaren prestaketa lanak hasi dituzte Udalak, Ttakunek eta ikastetxeetako irakasleek
Gurasoei egitasmoa haurrak ikastetxeetan hasitakoan aurkeztuko zaie GurasoLeku programa.
Udaleko Euskara Batzordeko lehendakari den Jon Antxordokik adierazi duenez, irailaren 1arekin eman zaio hasiera GurasoLeku izena duen egitasmoari prestaketari.
Horretarako, Udaleko eta Ttakuneko teknikariek eta ikastetxeetako irakasleek saio bateratu bat egin zuten pasa den ostiralean egitasmoaren oinarriak eta egitasmo bakoitzaren ezaugarriak eta hobekuntza posibleak partekatzeko.
Gurasoei egitasmoa, behin haurrak ikastetxeetan hasita, irailean zehar aurkeztuko die bakoitzaren tutoreak eta hilaren amaiera arteko epea izango dute izena emateko.
Egitasmo honen helburua da haurrak ahalik eta euskal hiztun osatuenak egitea eta horretarako familiaren, eskolaren eta herriaren gogoak eta baliabideak konektatzen dira, guraso bakoitzaren tipologiaren arabera, eskaintza egokituak eginez.