partekatu
• UDALBATZARRA
Ez ohiko Udalbatzarra (Azaroak 29)
Udalak ez ohiko batzarra ospatuko du azaroaren 29n 18:30etan.
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, ohi den bezala.
Gai-zerrenda honako hau da:
- 2023ko ekitaldiko dirulaguntzak: dirulaguntza izendunen eragozpenak kentzea onartzea (2)
- Beterri Buruntza Mankomunitatearen eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko hitzarmena kudeatzeko gomendioa onartzea, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren Ebazpenari buruzko proiektuak izapidetzeko, 2023-2024 Enplegurako Toki Ekintzetarako Laguntzen deialdiaren babesean.
- Institutuaren inguruko igogailu inklinatua kontratatzeko prozeduran atzera egitea onartzea, espedientea 2023T0100005.