Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HIRI-HONDAKINAK

Etxeko eta merkataritzako hondakinen bilketa arautzen duen ordenantza behin betiko onetsi da

Adostasun politiko handiarekin, Lasarte-Orian etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko sistema arautuko duen ordenantza behin betiko onetsi zuen udalbatzarrak.

1. argazkia

Udaleko talde politiko guztietako ordezkariek (PSE-EE, EH Bildu, EAJ-PNV eta ADLOP) Lasarte-Oriako alkatearekin batera aurkeztu zuten hain gai garrantzitsua arautzeko lortutako akordioa.

Agustin Valdiviak nabarmendu nahi izan zuen alderdi politiko guztien lanari esker lortu dela hori, gure udalerrian hondakinen bereizketa-tasa hobetzeko eta % 60ko birziklapenera iristeko helburua lortzen laguntzeko.

Ordenantzaren helburuak honako hauek dira:

  • Bereizketa-tasa handiagoa lortzea, % 60tik gorakoa, Europako direktibek eskatzen duten bezala.
  • Errefusaren tratamenduari dagozkion kostuak murriztea, ontzien eta paperaren tratamendua handituz, horiek ez baitute kosturik sortzen.
  • Herritarrak kontzientziatzea zein garrantzitsua den hondakinak jatorrian frakzioen arabera bereiztea eta aktiboki parte hartzea, eta horretarako bidea erraztea.
  • Hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklapena sustatzea

Hondakinen arloko Europako direktibek eta Estatuko Hondakinen Lege berriak parametro batzuk lortzera eta erregulatzera behartzen gaituzte. Ordenantza honekin, haietan ezarritako helburuak lortzeko bidea emango diguten tresnak izango ditugu.

Ordenantzarekin batera, hainbat hobekuntza egingo dira hiri-hondakinen bilketan:

  • Herritarrak sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta formatzeko kanpaina, informazioa herritar bakoitzari helarazteko eta zerbitzuari buruzko zalantza guztiak argitzeko. Kanpinaren barruan, etxebizitzak bisitatzea, etxe bakoitzera txartel berriak bidaltzea, informazio-gidak banatzea, informazioa kalean bertan ematea... aurreikusten da.
  • Errefusaren ontziak txartel bidez irekitzeko sistema, hondakin horren kopurua minimizatzeko asmoarekin, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua.
  • Lurrazaleko zabor-ontzien islak berrantolatzea, irisgarritasuna eta erraztasuna kontuan hartuta.
  • Lurpeko zabor-ontziak kentzea.