partekatu
• KIROL-JARDUERAK
Entrenamendu pertsonal zerbitzua Udal Kiroldegian
Otsailaren 19tik aurrera, Lasarte-Oriako Kiroldegian Entrenamendu Pertsonal zerbitzu berria martxan jarriko da.
Zerbitzu hau kontratatzen duten bezeroek, kirol monitore batekin aurrez-aurreko bakarkako saio pertsonalizatuak jasotzeko aukera izango dute, bakoitzaren helburu, ezaugarri eta interesei egokituak.
Entrenatzaile pertsonalek eskainitako ordutegian, bezeroek nahi dituzten orduak erreserbatu ahalko dituzte zerbitzua jasotzeko.
Saioek 50 minutuko iraupena izango dute eta kiroldegiko instalazio desberdinak erabili ahalko dira monitoreak gidatutako banakako saio hauetan.
Honako ordutegian eskainiko da zerbitzua hasiera batean:
- Astelehena: 8:00, 10:00, 11:00, 16:15
- Asteartea: 9:00, 12:00, 13:15, 17:20.
- Asteazkena: 8:00, 10:00, 11:00, 16:15, 18:00.
- Osteguna: 9:00, 12:00, 13:15, 17:20.
- Ostirala: 8:00, 10:00, 11:00, 20:15
Zerbitzu hau kontratatzeko 3 aukera izango dira:
- Saio bakarra: 33,90 €
- 5 saioko bonoa 152,70 €
- 10 saioko bonoa 305,15 €
Bonoen erosketa zein saioen erreserbak egiteko moduak:
- Kiroldegiko harreran aurrez-aurre,
- Telefonoz 943376182
- Buruntzaldeko Web bidez: https://tramiteak.buruntzaldea.eus .