Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LITERATUR SARIAK

Banatu dira Lasarte-Oriako 2023. literatura sariak

Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak eta Kulturako zinegotzi Anne Ugarteburuk banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 331 lan aurkeztu dira aurten: 172 gaztelaniaz kategoriatan, 159 euskaraz kategoriatan.

1 / 3
1. argazkia

Alkateak pertsonei luzatutako eskertze hitzak, eta sari horien eta irakurtzearen garrantziaren ingurukoak entzun ondoren, Ainhoa Aiertzak, Unaz Goenagarekin pianoan, irabazle izan ziren bi testuren irakurketa musikatua egin zuten: Boris Ignacio Rozas Bayonen Estado de gracia  eta Maialen Paris Perezen Buruak ez dakiena (bihotzak daki) poema sarituak, baita Claudia Acebes Miroren A veces las pesadillas están sobre la cama y no bajo ella mikrokontakizuna ere.

Kulturako zinegotziak aurkeztutako lanen inguruko informazioa eman zuen, eta  diplomak eta sariak banatu ziren ondoren. Sarien aurrekontua 8.960 eurokoa da.

Amaitzeko, alkateak 2024ko Literatur Sariketetan parte hartzera gonbidatu zituen herritarrak.

Hauek dira saritutako pertsonak:

LASARTE-ORIAKO HAUR ETA GAZTEEN XXXV. LITERATUR LEHIAKETA 2023

EUSKARA

A kategoria (2014tik jaioak)

Ipuina:

1. saria: Xabier Auzmendi Artetxe, 9 urte, Etorkizunean galduta.

2. saria: Danaya Milenova Stoyanova, 9 urte, Nikki eta bere ametsa.

3. saria: Markel García Arriba, 9 urte, Diana eta Martin.

B kategoria (2011an, 2012ean edo 2013an jaioak)

Ipuina:

1. saria: Oier Jáuregui Ormazabal, 12 urte, Denboraren menpe bizitzaren geldiera.

2. saria: Lea Apaolaza Negeruela, 12 urte, Udaleko arraroa.

3. saria: June Rodríguez Barbero, 10 urte, Itsasoaren ametsa.

C kategoria (2008an, 2009ean edo 2010an jaioak)

Ipuina: 1 idazlan aurkeztu da lehiaketara.

1. saria: Intza Arruti Manterola, 13 urte, Treneko neska.

Poesia

1. saria: Gari Iraola Hernandez, 15 urte, 15 minutu.

 

LASARTE-ORIAKO XXXVI. LITERATURAKO LEHIAKETAK 2023

EUSKARA

Poesia

Lasarte-Oria Saria: Maialen Paris Perez lasarteoriatarra, Buruak ez dakiena (bihotzak daki).

2007an edo aurretik jaioak: Cesar Rodriguez Maya lasarteoriatarra, Esperantza blai eginda.

Mikrokontakizunak

Saritua: Gotzon Plaza Jaio bilbotarra, Ukitu.

Lasarte-Oria saria: Ez da lanik aurkeztu.

GAZTELANIA

Poesia

Lasarte-Oria saria: ez da lanik aurkeztu.

2007an edo aurretik jaioak: Boris Ignacio Rozas Bayon valladolidarra, Estado de gracia.

Mikrokontakizuna

Saritua: Claudia Acebes Miró zaragozarra, A veces las pesadillas están sobre la cama y no bajo ella

“Lasarte-Oria” saria: Ez da lanik aurkeztu