Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   SOZIALISTEN KUDEAKETA 2019-2023

Lasarte-Oriako PSE-EEk 2019-2023 udal kudeaketaren aldizkaria aurkeztu du

1. argazkia

Gure agintaldia amaitzear dago, eta lau urte hauetako kudeaketaren balantzea egiteko garaia da. Ez da agintaldi erraza izan; izan ere, oso garai zailak bizi izan ditugu, jasandako pandemiaren larritasunagatik eta Ukrainaren inbasioak eragindako krisiagatik. Bi gertaera horiek ondore latzak eragin dituzte herritarren bizitzean, baina baita udal-kudeaketan ere.

Hala ere, lasarteoriatarrekin hartutako konpromisoen % 84a bete ahal izan dugu. Eta ez da erraza izan, pandemian zehar herritarrei laguntzeko baliabide asko bideratu behar izan ditugulako eta inbertsioen kostuak % 20-30 inguru igo direlako.

Baina lau urte hauetan zer egin dugun azaltzeko unea da. Lan konplexua eta gogorra izan da, eta harro gaude lortutakoaz, halaere barkamena eskatzen dizuegu osatu ezin izan ditugun gauzengatik. Baina nabarmendu nahi dut EH Bildu, EAJ eta Podemosen oposizioak galarazi egin zigula skate pista, Zumaburuko kirol anitzeko pista edota Saosetako igogailuaren kameran bezalako inbertsioak egitea.

Bai, agintaldi honen alderdi nagusietako bat nabarmendu nahiko nuke, eta Udal honek zituen 3 zor historikoren konponbidea. Honako hauetaz ari gara: Nagusia 63-75eko ingurua berrurbanizatzea, Sasoetako etxabeak kentzea Jaizkibel plazako obrarekin, amaitzear baitago, eta Erribera etxabeetako obrak esleitzea eta berehala gauzatzea.

Baita udal-kudeaketaren beste arlo batzuetan ere asko aurreratu dugu, hala nola gizarte-zerbitzuetan, gure kaleen eta plazen mantentze-lanetan, kulturan, tokiko sektore ekonomikoei laguntzean... Eta garrantzitsuena, gure kaleak bizitzaz bete ditugu berriro. Azken hau posible izan da herriko erakundeen laguntzari esker, beren jarduerekin Lasarte-Oria herri handi bihurtzen baitute.