Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Agenda

partekatu  partekatu

IRA
22

11.30-13:30
AUZOZ AUZO

Auzoz Auzo: Lasarte-Oriako PSE-EEk irailaren 22an, igandea, Zatarain auzoan egongo da

1. argazkia

Hilaren 22an, igandea, 11:30etatik 13:30etara, Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, bere zinegotzi taldearekin eta tokiko batzordearekin batera, karpa bat jarriko du Zatarain auzoan.

Auzotik auzora proiektuaren helburua gure herriko auzo guztietara hurbiltzea da, lasarteoriatarren kexak eta iradokizunak jasotzeko.

Lasarte-Oriako PSE-EEtik herritarrengandik gertu egoteko konpromisoari eusten diogu, Lasarte-Orian bizi garenon beharrak eta proposamenak bertatik bertara ezagutzeko. Horregatik, hilean behin, igande batean, Lasarte-Oriako auzo batera hurbilduko gara, komunikazio hori errazteko.

Zatarian auzoan bizi bazara, edo beste arrazoiren batengatik han bazaude, gure karpara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu, eta bertan zure kexa eta iradokizunei erantzungo dizkiegu.

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30