Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROLA

Udalak 13.698 euro inbertitu ditu zenbait kirol-instalaziotan hobekuntzak egiteko

Lasarte-Oriako Udalak 13.698 euro inbertitu ditu Oriako eta Uzturre plazako kirol-pistetan itxiturak handitzeko lanetan eta udal-trinketeko estalkian.

1 / 4
1. argazkia

Oria auzoko frontoiaren ondoan dagoen kirol-pistan itxitura ateduna handitzearen helburua da pilotak esparrutik irten daitezen eragoztea, errepidera erraz erortzen baitziren eta horrek arriskua sortzen baitzuen. Kostua 2.300 €-koa izan da, eta adjudikazioa hartu duen enpresa Cierres Metálicos Sarelan izan da. 

 
Uzturre plazako kirol-pistako itxitura ere handitu egin da, han ere pilotak esparrutik irteten baitziren eta parean dagoen etxabeko etxebizitzaraino iristen baitziren. Horrela, bizilagunen kexa bati erantzuten diogu. Kostua 4.900 €-koa izan da, eta adjudikazioa hartu duen enpresa Calderería y Soldaduras Soan izan da. 
 
Azkenik, udalak trinketeko teilaturako panel berriak erosi ditu, azken ekaitzaren ondorioz hondatutakoen ordez jartzeko. Kostua 6.398 €-koa izan da, eta Construcciones Pagola enpresari erosi zaizkio.
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala