Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MERKATARITZA

Udalak 40.000 euro eman ditu 15 enpresa berriak sortzeko.

Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 40.000 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. 15 izango dira enpresa onuradunak.

1. argazkia

Laguntzen helburua gure herriko hirugarren sektorea indartzea da, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzen lagunduz. 

 
Enpresa onuradunak hurrengo hauek dira:
 
ADEPS Psicología y Salud 2.760€ 
Pizzeria l’Vecchia 2.400€ 
Frutería Marrubi Lasarte 2.760€ 
Gym Saito-Olympo Fit 2.760€ 
La Tahona (Zumaburu) 2.760€ 
Taberna Txartel 2.760€ 
My Phone 1.800€ 
Alimentación Cadenas 3.000€ 
Peluquería CocoLoco 2.760€ 
Tortillas Mi País 2.760€ 
Bar Alai Taberna 2.160€ 
Seila Bote Tatto 2.400€ 
Bar Serrano Edaritegia 2.920€ 
Estética Splendor 3.000€ 
Aralar Fisioterapia 3.000€
 
Harategia Al-Fathek eta Lizardi Tintandegiak ez dute laguntzarik jaso eskatutako dokumentazioa ez betetzeagatik. 
 
Eskatzaileen eta proiektuen tipologiari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira:
 
 · 15 proiektuetatik, 10 emakumeek bultzatu dituzte eta 5 gizonek. Hau da, % 67 emakumeak dira eta % 33 gizonak.
· Kokalekuari dagokionez, 11 (% 73) eragin komertzial handieneko eremutik kanpo daude, eta 4 (% 27) barruan.
· 55 urtetik gorako pertsona batek (% 7) abiarazi du proiektu bat, eta 5 (% 33) 30 urte edo gutxiagoko pertsonek.
· Emakume ekintzaileetako bat, gainera, iraupen luzeko langabea zen (ILL).
Laguntza eskatu ahal zuten, merkataritzako jarduera dutelarik, 2020ko azaroaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala