partekatu
• KIROL INBERTSIOAK
Lasarte-Oriako Udalak 19.331 euro inbertitu ditu hainbat kirol-instalaziotan
Inbertsio horien funtsak padeleko pista, areto-futboleko pista, igerilekua eta boleibolean aritzeko materiala hobetzera xedatu dira.
Egindako inbertsioak honako hauek dira:
- Padel-pistako zorua aldatzea. Grupo Espacios Verdes 2013 enpresari adjudikatua 6.086 euroan.
- Areto-futboleko pistako ateak ordeztea. Antonio González Cánovasi adjudikatua 4.481 euroan.
- Kiroldegiko igerilekurako sareta berria. Urteaga Química enpresari adjudikatua 7.888 euroan.
- Boleibolean aritzeko materiala. Kirol Aukera Material Deportivo enpresari adjudikatua 876 euroan.