partekatu
• ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA
Udalak herritarrengana hurbiltzen du Administrazio Elektronikoa
“Administrazioa zugandik gertu” programa Udalaren eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzaren artean gauzatu da, eta herritarrei administrazio publikoen zerbitzu digitaletarako sarbidea errazten die.
Udalak erakunde arteko lana sustatzen jarraitzen du administrazio publikoekin, herritarrei zerbitzu erabilgarriak eta irisgarriak hurbiltzeko. Esparru horretan garatzen da estatu mailako “Administrazioa zugandik gertu” programa, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak sustatutako ekimena. Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) lankidetza du, eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak koordinatzen du lurralde mailan.
Prestakuntza eta trebakuntza digitala
Programa honen helburua da herritarrak tresna digitalen erabileran trebatzea, administrazio publikoekin duten harreman elektronikoan gaitzeko.
Saioek bi ordu inguru irauten dute, eta gehienez 15 pertsona sar daitezke saio bakoitzean.
Langile informatiko espezializatuek ematen dituzte trebakuntza-saioak, eta eduki hauek lantzen dira:
- Zer da eta nola funtzionatzen du Administrazio Digitalak?
- Dauden akreditazio elektroniko motak.
- Ziurtagiri digitalaren erabilera praktikoa.
- Zerbitzu digitalak herritarren eskura.
- FNMTren ziurtagiri digitala bertan sortuko da parte-hartzaileentzat, hitzaldian bertan.
- Plataformetara sartzeko praktika errealak.
Hurbileko administrazioa bultzatzea
Horrelako ekimenen garrantzia azpimarratu du Udalak, agerian uzten baitute elkarrekin lan egiteak duen balioa eten digitala murrizteko eta administrazio eraginkorrago baterantz aurrera egiteko. Lasarte-Orian, berriz, urtarrilaren 21ean, 16:00etan, izango da, Mercero gunean.
Jardunaldian izena-eman, informazio gehiago nahi edo etorkizunean saioak eskatu nahi dituzten entitate edo herritarrek posta elektronikoaren bidez jar daitezke harremanetan acdt.gipuzkoa@correo.gob.es helbidean.