Hasi da Udala 2022ko 8500 egutegiak lasarteoriatarren etxeetan banatzen. Aurten, Lasarte-Oriako 50eko hamarkadako bizitzaren argazkiek ilustratzen dute egutegia, Tomás Fernández argazkilariaren eskutik.
Agustin Valdivia alkateak, Sozioekonomiako zinegotziarekin batera, 2022rako egutegia aurkeztu du. Aurten, 1957 eta 1959 arteko gure herriko bizitzaren irudiak biltzen ditu. Gure herriko jarduera sozialaren hainbat alderdi islatzen dituzten argazkiak, Tomás Fernández argazkilariaren objektiboaren bidez eginak.
Aurten udalak egutegi motari aldaketa bat ematea erabaki du, agian gure herriko bizimodua hainbeste aldatu ez dela gogorarazten diguten irudietara itzuliz. Hau posible izan da tokiko argazkilari honen argazki artxiboaren lagapenari esker.
Irudi maitagarriak, zeinetan baliteke norbaitek oraindik ere bere burua ezagutzea: urtean zeharreko jaiek, prestakuntzak, kulturak eta kirolak 50eko hamarkadako Lasarte-Oria hori ekartzen digute gogora.
Ziklo aldaketa bat da. Izan ere, datorren urtetik aurrera, Sozioekonomia arloak lasarteoriatar guztientzat abian jarriko duen lehiaketa baten bidez, herritarrek beren ikuspegi berezia eskainiko dute.
Helburua da hurrengo urteetako egutegia lasarteoriatarrek beren herriaz, ohiturez, jarduerez, bizitza sozialaz, ekonomikoaz, kulturalaz eta kirolaz duten ikuspegiaren emaitza izatea.
Aurtengo egutegia etxez etxe banatuko da, eta zati bat herriko denda eta ikastetxeentzat gordeko da.
Kostua 8.185,94 eurokoa izan da eta Typo90 enpresak egin du.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala