Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GELTOKI KALEA

Geltoki kalean ibilgailuen zirkulazioa itxiko da, galtzada asfaltatzeko

Azaroaren 2an, 3an eta 4an, Geltoki Kaleak eragin handia izango du ibilgailuen trafikoan, trafiko-etenak izango baititu kale hori fresatu eta asfaltatzeko.

1. argazkia

Geltoki Kaleko ur-hornidurako hodia ordezteko eta irisgarritasuna hobetzeko obrak egin behar direla eta, Geltoki Kalea eta Iñigo de Loiola Kalea itxi egingo dira, fresatzeko, asfaltatzeko eta seinale horizontalak pintatzeko lanak egin ahal izateko, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu.

BZirkulazioaren etenaldia azaroaren 2an hasiko da, goizeko 10:00etan, eta azaroaren 4an amaituko da, arratsaldez, honako zerrenda honen arabera:

1. AZAROAREN 2an (GOIZEKO 10:00ETAN)

  • Geltoki Kalea itxi eta fresatzen hasiko dira

 

2. AZAROAREN 3AN (EGUN OSOA)

  • Geltoki Kalea itxita egongo da, eta Iñigo de Loiola Kaletik Geltoki Kalera sartzeko bidea itxi egingo da.
  • Iñigo de Loiola Kaleko eta Geltoki Kaleko zebrabideak (Kulturetxearen ondokoa) fresatuko dira
  • Asfaltatze-lanak egingo dira.

AZAROAREN 4AN (OSTIRAL GOIZEAN)

  • Seinale horizontalak pintatuko dira.