Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN PEDRO JAIAK

Jaiak berdintasunean kanpaina

Agustin Valdivia alkateak, Lourdes Acevedo eta Sonia Zubizarreta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eta buruarekin, hurrenez hurren, eta Maite Iglesias Emakumearen Zentroko koordinatzailearekin batera, berdintasunaren aldeko jaiak sustatzeko diseinatu den kanpaina aurkeztu zuten.

1 / 3
1. argazkia

Kanpaina ekainaren 14an hasi zen, Kale Nagusiko faroletan banderolak jarriz, "Errespetuz jokatu" eta "Jaiak errespetuz gozatu" leloekin. Kaleak guztionak direla dioen mezua zabaldu nahi da, sexua, sexu-orientazioa eta adina edozein izanda ere.

Egun berean, eraso matxista eta/edo LGTBIfobikoen aurrean jarduteko protokoloa banatzen hasi ziren taberna eta txosna guztietara eta furgo jaira, Beldur Barik programako kartelekin batera, “Eraso sexistarik gabeko festak.”

Eraso bat gertatzen bada, protokoloak adierazten du establezimenduak argiak piztu behar dituela, musika itzali behar duela eta erasotzaileari bertatik irteteko gonbita egin behar diola.

Protokolo horretan, hainbat telefono ere eman dira, eraso motaren arabera harremanetan jartzeko.

Kanpaina honetarako antolatu diren ekintzen artean, ekainaren 25ean, larunbatean, zumba maratoi bat egingo da Okendo plazan, 10:00etatik 13:00etara, eta kamiseta batzuk banatuko dira, «Errespetuz jokatu» leloarekin. Euria egiten badu, Villa Mirentxuko trinketean egingo da.

Ekainaren 27an, astelehenean, 16:00etatik 21:00etara, Mercero Guneko erabilera anitzeko aretoan, 14 urtetik gorako emakumeentzako autodefentsa feministaren tailerra eskainiko da, Emaginek emana. Ekainaren 24ra arte (barne) eman ahalko da izena, Emakumearen Zentroan eta 688 68 39 54 eta 943 36 39 58 telefonoetan.

Tailerraren helburua indarkeria egoera eta erasoak indentifikatzea da, eta horiei aurre egiteko estrategiak lantzea hainbat baliabide ikasiz.

Ekainaren 28an, asteartean, Harrotasunaren Egunarekin batera, «Errespetuz jokatu» goiburudun zapi eta pegatina batez eta Sexuei buruzko galderak eta Ezetz da ezetz gidez osatutako kita banatuko da «Gustu guztietarako» leloa duen ortzadarraren koloretako poltsa batean. Haur eta helduentzako txupinazoetan globoak egongo dira, "Jaiak errespetuz gozatu" leloarekin.

Uztailaren 1ean eta 2an, 00:00etatik 3:00etara, Sexu-Bizi furgoneta bat jarriko da Pablo Mutiozabal kalean, BBVAren ondoan. Furgoneta horrek espazio seguru bat eskainiko du, eta bertan informazioa eta aholkularitza emango dira eraso matxistak eta LGTBI kolektiboaren aurkakoak gertatzen badira, sexualitateari buruzko informazioa eta materiala eskaintzeaz gain.

Zubizarretak zioenez, “jaiak funtsezko unea dira berdintasuna lantzeko, sor daitekeen indarkeria matxista ikusarazi eta erabat arbuiatuz.”

Alkateak, bere aldetik, herritarrei eskatu zien adi egon daitezela edozein motatako eraso eta/edo errespetu faltarekin, eta ez ditzatela onartu. Festak askoz hobeto gozatzen direla, batzuen eta besteen artean elkar errespetatuz.

Lourdes Acevedok azpimarratu nahi izan zuen toki administrazioek beste erakunde batzuekin duten lankidetzaren barruan, Espainiako Gobernuak 19.000 euroko ekarpen ekonomikoa egin duela kanpaina honetan, berdintasunean eta indarkeria matxistarik gabeko jaietarako.