partekatu
• NEXT-GENERATION
Basaundik beste injekzio ekonomiko bat jaso du: 4.388.195 euro Next-Generation funtsetatik
Next-Generation funtsek 4.388.195 euroko ekarpena egingo dute Basaundiren birgaitze integralerako. Kopuru horri Eusko Jaurlaritzak emandako 2.800.000 euroak eta udalak egindako hiri-birgaitzearen 2.390.000 euroak gehituko zaizkio.
Raquel Sánchez Espainiako Gobernuko Garraio ministroak, Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak eta Miguel de los Toyos Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuordeak abenduaren 20an sinatu zuten Madrilen Next Generation Europako Funtsen laguntza-espedientea, Basaundi Bailara osorik birgaitzeko proiekturako.
Sinadura horren bidez, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu dute Europako Funtsak jasotzea, eta, Udalaren bidez, kalteberatasun-egoeran dauden bizilagun-komunitateek eta pertsona fisikoek laguntza hori jaso ahal izatea. Aipatutako laguntza horien onuradunak diren aldetik, orain arteko gainerako laguntzetan duten eragina ere aztertuko dute.
Europatik datozen 4.388.195 euroei 2018an Eusko Jaurlaritzak emandako 2.390.000 euroak gehitu behar zaizkie, bai eta Lasarte-Oriako Udalak igogailuak jartzeko ematen dituen laguntzengatik bizilagun-komunitateek jaso ditzaketen zenbatekoak ere, aipatutako laguntzekin bateragarriak direnak.
Horri gehitu behar zaizkio Udalak Basaundi auzoa berrurbanizatzeko egindako inbertsioa, 2.099.356 euro guztira.
Europatik datozen laguntzak eraikinen birgaitze energetiko eraginkorrera bideratuko dira, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, berriz, irisgarritasun-jarduketetara eta eraikinen ikuskapen teknikoetatik eratorritakoetara.
Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak adierazi zuen Udalak gure herriko bizitegi-parkea birgaitzearen eta haren irisgarritasuna hobetzearen aldeko apustua irmoa eta etengabea dela. Gainera, bai Eusko Jaurlaritzan, Iñaki Arriola kontseilari sozialistaren eskutik, eta bai, Espainiako Gobernuaren eskutik, beharrezko laguntza aurkitu dugu helburu hau betetzeko: udalerriko auzorik berezienetako batean eraikin-parkea leheneratzea, hala nahi izan duten bizilagun-komunitateek behintzat. Izan ere, proiektu horretan etenik gabe ari gara lanean, eta, azkenean, Udalak berrurbanizaziorako egindako obrekin, eta, orain, erakinetan egingo diren lanekin, azken txanpan sartzen ari gara.
Gaur egun, proiektua oso aurreratuta dago, eta Basaundi Bailarako bizilagunen komunitate askok erakutsi dute obrak egiteko eta laguntzak eskatzeko asmoa.
Bizilagunei eraikinen birgaitze-prozesu osoan laguntzeko, ia proiektua martxan jarri zenetik, Basaundik auzoko bulego bat du, leihatila bakar gisa, bizilagunen eskaerak bideratzeko eta proiektua garatzean sor daitezkeen arazoei erantzuteko.
Bulego horrek Basaundiko Auzo Bulegoa du izena eta auzo-elkartearen egoitzan dago. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektu bat da eta hirietako bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du hiri-berroneratzearen bidez. Horrez gain, bizilagunek aholkularitza jaso dezakete bertan, obrak izapidetzeko.