Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MARATOIALDIA

Badator Euskararen 10. Maratoialdia!

Gero eta gutxiago falta da… Badator Euskararen 10. Maratoialdia! Bai, Maratoialdia izango da aurtengoa, Maratoia eta Euskaraldia batuko dituelako. Hiru urrats izango ditu: Sentitu, prestatu...eta ekin!

1. argazkia

42 eguneko bidea diseinatu dugu egitasmoaren antolatzaileek, Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak. Sentitu izango da aurreneko fasea, hilaren 22an eta 23an.

Sentitu izango da lehen fasea, esan bezala, hilaren 22an eta 23an, emozioak astintzeko; bigarrena, Prestatu, hilaren 24tik azaroaren 17ra, hizkuntza asertibitatean kolektiboki entrenatzeko; eta hirugarrena, Eta ekin, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, hitz egiteko garaia, Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldian.

Hilaren 22an eta 23an, beraz, euskaraz gehiago hitz egiteko motibazioa berrituko dugu, beti ezagutu izan dugun Maratoian. Beti bezala izango ditugu momentu solemne, hunkigarri, barregarri eta dibertigarriak! Laster izango duzue antolatzaileek mimoz prestatu duten egitarauaren berri.

Argazkia: Txintxarri Aldizkaria

"10.Euskararen Maratoia"ren behin-behineko webgunea

Begiratu hemen lehengo 9 Maratoien bideoak. 1986tik 2016arte!!