partekatu
• IGOGAILUAK ETA ENERGETIKOKI HOBETZEKO LAGUNTZAK
Igogailuak eta arrapalak instalatzeko eta energetikoki hobetzeko laguntzak
Igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzen eskaera egiteko epea ireki du udalak, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Gainera, etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko laguntzak ere badaude.
Igogailuak instalatzeko edo hobekuntzako obrak egitea.
Laguntzak lehia librean emango dira, eta etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egiten dituzten jabe-komunitateentzat zuzenduta daude, betiere obren bukaera 2022eko azaroaren 1etik 2023eko urriaren 31ra bitartean aurreikusia badago.
Gehienez jaso daitekeen zenbatekoa 10.818 eurokoa izango da igogailuak instalatzeko, eta 1.803 eurokoa arrapalak edo antzekoak ipintzeko. Bestelako soluzioetarako, gehienezko laguntza 3.606 eurokoa izango da. Guztira, 40.000 euro erabiliko dira
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 20an amaituko da.
Eraikinak eta etxebizitzak energetikoki hobetzea (leihoak, galdarak, itxiturak, etab.).
Norgehiagoka-laguntzak dira, eta efizientzia energetikoa hobetzeko jarduketetarako obrak egiten dituzten erkidego eta jabeentzat dira, baldin eta obrak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean amaitzea aurreikusita badago. Guztira, 60.000 euro bideratuko dira.
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 20an amaituko da.