Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ESKOLA-MATERIALA

Aurten, eskola-materiala erosteko laguntzek 15.000 euroko aurrekontua izango dute

Udalak 2022-2023 ikasturterako eskola-materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzak jarri ditu martxan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi-mailako LHko ikasleentzat, 15.000 eurorekin. Laguntzak 110, 90 edo 50 eurokoak dira, eta haien barruan sartzen da material informatikoa eta testuliburuak erostea.

1. argazkia

Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak Maite Iglesias hezkuntzako zinegotziarekin eta Carretero liburudendako Julian Izaguirre aurkeztu dituzte laguntzak, 40.001 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei zuzenduak.

Programaren helburua da eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea krisi-garai honetan, eta, horrez gain, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea. Alkateak azpimarratu du udala ahalegin handia egiten ari dela okerren pasatzen ari diren familiei laguntzeko, laguntza berriak emanez edo lehendik daudenak indartuz.

Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Aurten ere laguntzen barruan sartzen da material informatikoarekin erlazionatutakoa erostea, testuliburuez gain.

Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:

  • 25.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 110 €;
  • 25.001 eta 33.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 90 €;
  • 33.001 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 50 €.

Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2022ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean. Laguntza berarentzat eskatzen duen ikasleak eta haren eskatzaileak 2022ko urtarrilaren 1etik etenik gabe erroldaturik egon beharko dute.

Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, agiri horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik irailaren 30era bitartekoa izango da.

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]