partekatu
• MERKATARITZA
Aterpearen udaberriko festaren sariak banatu dira
Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteak udaberriko festako irabazleei sariak banatu zizkien.
Aterpeako zenbait kideren eta Agustín Valdivia alkatearen presentzian, Miguel Angel Prietok eta Arantza Aldaik udaberriko festako irabazleei sariak banatzeko ekitaldia aurkeztu zuten. Miguel Angel Prieto, Aterpeako presidentea, Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasotako babesagatik bere esker ona adieraziz hasi zen, eta kanpaina hau zertan zetzan gogorarazi zuen: maiatzaren 17tik 28ra bitartean Aterpeako partaide diren establezimenduetan erosi zuten pertsonak guztira 1.500 euro egiten duten erosketa-bonuen zozketan sartu zirela. Irabazleek 10 euroren balioko 25 erosketa-bonu jaso zituzten, eta ekainaren 30era arte trukatu ahalko dituzte.