partekatu
• ASFALTATZE-KANPAINA
Aslfaltiari adjudikatu zaio espaloiak asfaltatzeko eta konpontzeko kanpaina 127.419 euroan
Kanpainaren bidez, interbentzioa egingo da Lasarte-Oriako 7 puntutan, galtzadako akatsak eta espaloiaren jarraitutasun-arazoa antzeman baitira Bistaeder eta San Fantzisko arteko sarbidean.
Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta zerbitzu publikoetako zinegotzi David Mateosek aurkeztu dute espaloiak asfaltatzeko eta konpontzeko kanpaina.
Lanak Asfaltia enpresari 127.419 euroan adjudikatu zaizkio, eta bi hilabeteko epea dute lanak burutzeko.
Interbentzioak honako puntu hauetan egingo dira:
- Zumaburu kalea 8-12.
- Kale Nagusia 41.
- Kale Nagusia 28.
- Bistaeder – San Frantzisko kalea.
- Pablo Mutiozabal – Pintore elkargunea.
- Errekalde 3.
- Kale Nagusia 51ko alboa.
Bistaeder – San Frantziskoren kasuan, interbentzioak oinezkoentzako pasabidearen jarraitutasun-arazoa konponduko du, eta, beraz, zebrabide bat egingo da, hartara San Frantzisko 16 ingurutik herrigunerantz modu irisgarri eta seguruan zeharkatzeko. Herritarrek erreklamatzen zuten arazo horri konponbidea eman beharra zegoen.