Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   DESARROLLO RURAL

Hasierako onespena eman zaie nekazaritzako jardueretarako dirulaguntzen oinarriei

Udalbatzarrak hasierako onespena eman zien lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako ustiategiak garatzen dituzten eraikinak hobetzeko edo modernizatzeko jardueretarako dirulaguntzak emateko oinarriei.

1. argazkia

Testua informazio publikorako jarriko da eta interesatuei audientzia emango zaie, gutxienez hogeita hamar eguneko epean, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko.

Xedea

Oinarrien xedea da Lasarte-Oriako udalerriko lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako ustiategiak garatzen dituzten eraikinak hobetzeko edo modernizatzeko jarduketetarako emango diren dirulaguntzak arautzea, haien bidez ustiategien produkzio-estrukturak hobetzeko, berrikuntza eta teknologia berrien erabilera barne, eta ustiategien higiene-kondizioak eta animalien ongizatea hobetzeko.

Laguntzen bidez, udalerriko lehen sektorea sendotu nahi da, produkzio-sarea mantentzen saiatu, eta nekazaritzaren sektoreko jardueren desagertzea saihestu.

Jarduketak honako hauek izan daitezke:

a)  Nekazaritzako ustiapena garatzen duten higiezinak kontserbatzeko eta hobetzeko obrak

b) Nekazaritzako ustiategia urez hornitzeko obrak

c)  Nekazaritzako ustiategiaren hondakin-urak saneatzeko eta/edo arazteko obrak.

Araututako dirulaguntzek, nolanahi ere, izaera finalista dute, eta dirulaguntza horiek justifikatu zituzten obrak finantzatzeko baizik ezingo dira erabili.

Onuradunak

Onuradun izan daitezke eskabidea egiteko unean Gipuzkoako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen nekazaritzako ustiategiaren titularrak.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Jarduketak finantzatzeko dirulaguntza ez da itzulgarria izango, eta haren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 10ekoa izango da, gehienez 3.000 eurokoa nekazaritzako ustiategi bakoitzeko.

Baldin eta titularra 35 urtetik beherakoa bada, edo nekazaritzako ustiategia berria bada (hau da, bi urtetik beherako antzinatasuna badu), dirulaguntzaren muga 4.500 eurokoa izango da.