Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BTT PROBA

Apirilaren 2an BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria bizikleta-lasterketa egingo da

BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria lasterketa igande honetan egingo da, apirilaren 2an, eta Askatasunaren parketik abiatuko da goizeko 9:00etan. Aurten 350 lagunek eman dute izena.

1 / 2
1. argazkia

gustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso kiroletako zinegotziak eta Nuría Fernandez sozioekonomiako zinegotziak, Iñaki Blanco Saiatuz-ekoarekin batera, mendiko bizikletaz Andatza eta Buruntzaldea zeharkatzeko probaren XII. edizioa aurkeztu dute.

Oraingoan ere bete da partaideen kupoa, eta aurten 350 lagunek eman dute izena.

Zeharkaldia Andatza eta Buruntza mendietan barrena igarotzen da, eta publiko guztientzat pentsatuta dago, hiru ibilbide ezberdin izango baititu:

  • Motza: 25,7 km eta 862 metroko desnibela
  • Ertaina: 31,6 km eta 1.100 metroko desnibela
  • Luzea: 42 km eta 1.466 metroko desnibela

Ibilbide ertaineko sarrera 11:30ean itxiko da eta ibilbide luzekoa 11:45ean. Helmuga 13:00etan itxiko da.

Dortsalak Urbil zentro komertzialeko EROSKIn jaso ahalko dira (gomendagarria), 10:00etik 13:00etara, apirilaren 1ean, larunbatarekin, eta probaren egunean, berriz, Antonio Mercero gunean (Okendo plazan), 7:30etik 8:30era. Arren eskatzen da ahal den neurrian bezperan joateko, antolatzaileen lana errazteko eta ilarak ez sortzeko.

Dortsala jasotzeko inskripzioa baieztatzeko erregistroan agertzen den QRa aurkeztu beharko da, 18 urtetik beherakoen kasuan gurasoen baimen sinatua, eta ziklismoko lizentzia, indarrean dagoena, halakorik izanez gero. Beste pertsona baten dortsala jaso daiteke, haren inskripzioaren QRa aurkeztuta.

Ibilbidea eremu babestuetatik igarotzen da, probaren egunean bakarrik baimendutako tokietatik. Urteko gainerako egunetan ezin da eremu horietan ibili. Errespetu osoa eskatzen da, bai naturarekiko, bai ibilbidean zehar topa daitekeen jende guztiarekiko.

Hornidura solidoa eta likidoa izango dira ibilbidean: Km 17,5 + 23,5 + 31,5 + helmugan.

Ibilbideko 17,5 eta 23,5 kilometroetako horniduran, asistentzia teknikorako gune bat prestatuko da Inguru Bikes-en eskutik, parte-hartzaileen arazo mekanikoak konpontzeko.

Bizikletak garbitzeko gunea egongo da parte-hartzaileen eskura helmugaren ondoan.

Maialen Chourraut kiroldegiko dutxak 14:30ak arte egongo dira erabilgarri.

Helmugan, txistorrada Patxi Larrañagaren eskutik, garagardoa Amstel-i esker, Powerade, Eroskiko fruta eta Aritach galletak.

Udalak sostengua ematen dio kirol-ekitaldi honi, probarako materiala utziz (helmugako arkua, oholtza, argindarraren eta uraren hartuneak...), bai eta Mercero guneko lokala ere.

Sozioekonomia departamentuak patrozinioa egiten dio probari 2.450 euroren bidez, eta BTTk konpromisoa hartzen du “Lasarte-Oria, Tratu On Bat” marka hedatzen laguntzeko, probari lotutako promoziozko eta publizitatezko euskarri guztietan marka hori txertatuz. Markaren logotipoa duten poltsak ere emango dira, parte-hartzaileen artean banatzeko.