Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATERPEAREKIKO HITZARMENA

Anima zaitez Aterpearen 2023. ferra bilatzera!

Mabel Pedreira Aterpeako lehendakariak, Agustín Valdivia alkatearekin eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziarekin batera, eta Elkarteko hainbat kidek “Ferraren bila” kanpaina aurkeztu zuten.

1 / 2
1. argazkia

Kanpaina honek 3 aste iraungo du, irailaren 18tik urriaren 8ra bitartean, eta Aterpearen urrezko ferra ikusgai egongo den establezimenduen erakusleihoetan bilatzean datza.

Kanpainari atxikitako 50 establezimenduak hiru multzotan banatu dira. Horrela, 3 aste daude ferra bilatzen parte hartzeko.

Astero, hainbat saltokik izango dute ikusgai herritarrek bilatu behar duten ferra. Erakusleihoetatik pasatu behar dute, ferra bilatu eta, aurkitzen dutenean, argazki bat atera eta Facebookera edo Instagramera igo, betiere Aterpea eta bi lagun etiketatuz. Gainera, Aterpea jarraitu beharko dute hautatutako sare sozialean, eta bi lagun etiketatu,.haiek ere zozketan sartuko direlarik.

Kontuan izan behar da sare sozialak modu publikoan irekita egon behar duela; bestela, Aterpeak ezingo dio parte-hartzaileari erantzun. Eta, gainera, argazkiak adierazitako daten barruan igo behar dira.

Argazki guztien artean 2.000 euroren bonuak zozkatuko dira (500 €-ko 2 bonu eta 250 €-ko 4 banu), parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko.

Kanpainak 3 aste iraungo duenez gero, atxikitako saltokiak 3 multzotan banatuko dira. Multzo bakoitzean hainbat establezimendu egongo dira, eta horien artean bilatu beharko da urrezko ferra.

Parte hartzeko oinarriak QR kodearen bidez edo www.aterpea.es/ferrarenbila estekan kontsulta daitezke.

Bai Udalak, bai Elkarteak, herritar guztiak animatu zituzten kanpainan parte hartzera, udalerriko establezimenduak ezagutzeko modu bat baita.