Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UDALBATZARRA

Kiroldegi berriaren obra 17.598.410 euroan esleitu da

Lasarte-Oriako Udalbatzak kiroldegi berriaren obrak eta babes ofizialeko 96 etxebizitza eraikitzeko hiru partzela esleitzea onartu zuen.

1. argazkia

Azken udalbatzak hainbat gai onartu zituen, besteak beste, udal kiroldegi berriaren obra Construcciones Moyua y Altuna y Uría ABEEari esleitzea. Obra 17.598.410 euroan esleitu da eta 27 hilabeteko epea du egikaritzeko. Kiroldegia 2026an martxan jartzea aurreikusi da.

Urtarrilaren 18an egindako osoko bilkuran beste gai batzuk ere onartu ziren:

  • Euskara Plana 2024ko abenduaren 31ra arte luzatzea.
  • Trafikoko Buruzagitza Nagusiarekin eta FEMPekin informazioa trukatzeko eta administrazio-lankidetzarako hitzarmenari atxikitzea,
  • San Markos Mankomunitatearekiko lankidetza-hitzarmenari atxikitzea,
  • Lasarte-Oria etxebizitzaren tentsiopeko eremu deklaratzeari buruzko mozioa.

Bestalde, udalbatzari honako gai hauen berri eman zitzaion:

  • Zataraingo 3 A.3.1. lurzatiak esleitzea Construcciones Sukiari babes ofizialeko 96 etxebizitza eraikitzeko, 4.000.541 euroan.
  • Hipodromo etorbidean 2 etxebizitza, 7 garaje eta lokal bat esleitzea.

11.000 euroko kredituen aldaketa Udaltzaingoarentzat walkie-talkieak erosteko eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko dirulaguntzen partida handitzea.