Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   INAUTERIAK

Hasi da 2024ko Inauterietako gaia aukeratzeko prozesua

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahiko zenuke herria 2024. urteko Inauterietan?” lemapean. Proposamenak egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Jaietako zinegotzi Txus Alonsorekin batera, 2024ko Inauterietarako gaiaren aukeraketan parte hartzera animatu zituen herritarrak.

Aurten berriz ekingo zaio parte-hartze prozesuari, aurrerapen handiarekin, pandemiak eragiten zuen ziurgabetasunak hori egitea eragozten baitzuen. Horrela, karrozak eta mozorroak prestatzeko ideiak landu daitezke.

Atzo, hilak 11n, hasi zen urtero bezala txartela postontzietan banatzen. Bertan, inauterietarako gai bat proposatzea eta herritarrak gai horren inguruan mozorrotzea eskatzen da.

Nola parte hartu?

Proposamenak maiatzaren 1a baino lehen bidali beharko dira. Behin epea amaituta, horiek guztiak jaso eta konpartsei helaraziko zaizkie, haiek erabakiko baitute hurrengo inauterien gaia.