partekatu
• ENPRESETARAKO DIRULAGUNTZAK
Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea.
Udalak merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloan enpresa txikiak sortzeko laguntzen eskaeretarako epea ireki du. Laguntzak urriaren 31ra arte eskatu ahalko dira. 2023an 25.800 euro eman zitzaizkien 10 enpresari.
Lasarte-Oriako alkateak azaldu zuenez, laguntza horiek herriko merkataritza eta enpresak garatzeko politikaren barruan kokatzen dira, eta dagoeneko 8 urte daramatzate laguntza horiek ematen.
Sozioekonomiako zinegotzia adierazi zuen 15.000 euroko partida batekin hasi zirela, eta gaur egun 40.000 euro direla. Hala ere, beharrezkoa izanez gero, partida handitu egingo da eskaera guztiei erantzuteko.
2023an 25.800 euro banatu ziren 10 proiekturen artean.
Enpresa onuradunak hurrengo hauek izan ziren:
Veruschka Nathor |
2.760€ |
Cocinas Küchen |
2.760€ |
Vain Woman |
2.400€ |
Salón de Estética Maite |
3.000€ |
Jalgi Taberna |
3.000€ |
Auzoko Denda |
2.160€ |
Lilura |
2.400€ |
First Connect |
1.800€ |
Arima Taberna |
2.760€ |
Peluquería AES |
2.760€ |
Oinarriak
Nuria Fernándezek laguntza horien oinarriak azaldu zituen.
Laguntza eskatu ahalko dute, merkataritzako jarduera dutelarik, 2023ko azaroaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.
Oinarri hauek jasotzen dituzten dirulaguntzak hiru lerrotan antolatuta daude:
1. LERROA
Izandako gastuetarako laguntza ekonomikoa, merkataritzako jarduera duten eta merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko edo juridikoentzat.
1. lerro hori bost azpilerrotan banatzen da:
1A lerroa: Eragin komertzial handieneko eremuaren barruan kokatutako establezimenduentzat. Diruz lagun daitekeen gastuaren % 60, gehienez 1.500 euro.
1B lerroa: Eragin komertzial handieneko eremutik kanpo kokatutako establezimenduentzat. establezimendu gutxien eta ostalaritzako eta merkataritzako jarduera gutxien dituzten udalerriko gune komertzialak indartzeko. Diruz lagun daitekeen gastuaren % 80, gehienez 1.800 euro.
1C lerroa: Erretiroa hartzeagatik negozioa uzten duten pertsonek kudeatzen dituzten establezimenduekin jarraitzeko aukera ematen duten establezimenduentzat. Diruz lagun daitekeen gastuaren % 80, gehienez 1.800 euro.
1D lerroa: Aitortutako desgaitasunen bat duen pertsona bat titular duten establezimenduentzat. Diruz lagun daitekeen gastuaren % 80, gehienez 2.500 euro.
1E lerroa: 55 urte edo gehiagoko pertsona bat titular duten establezimenduentzat. Diruz lagun daitekeen gastuaren % 80, gehienez 2.500 euro.
2. LERROA
1. lerroan lortutako dirulaguntzen osagarri bereziak.
2A lerroa: Emakume ekintzaileak. 500 euro.
2B lerroa: 30 urte edo gutxiagoko gazteak 500 euro.
2C lerroa: Luzaroko langabeak (12 hilabete edo gehiago langabezian). 500 euro.
2D lerroa: 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak eta/edo familia-harreraren erregimeneko adingabeak dituzten pertsonak (16 urtera artekoak, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badute), edo dependentziazko egoeran dauden senitartekoak beren kargura dituztenak. 500 euro.
3. LERROA
Ekintzailetza sustatzea. coworkingeko espazio bat erabili ahal izateko laguntza.
3A lerroa: Lasarte-Oriako ekintzaileek, udalerrian gutxienez urtebete erroldatuta badaramate eta bulegotikaren aldetik bereziki prestatutako espazio bat behar badute —coworking gisa identifikatu ohi dena— hasierako fasean enpresa-proiektu bat eta bideragarritasun-plan bat egiteko, 600 eurora arteko laguntza ekonomikoa eskatu ahalko dute hautatzen duten coworkingean plaza bat gehienez ere 6 hilabetez erabiltzearen kostua pagatzeko. Laguntzak ezingo du gainditu aldi horretako erabiltzaile-plazaren kostu totalaren % 50a, ez eta ezarritako 600 euroko gehieneko zenbatekoa ere.
3B lerroa: Baldin eta proiektua, jarduera-mota dela eta, coworkingeko espazioaren erabilerarekin aldi batez bateragarria den enpresa bat sortuz gauzatzen bada, laguntza 1.200 eurora arte handitu ahalko da, baina gehienez ere 12 hilabeteko iraupena gainditu gabe, eta epealdi horretan sartuko dira hasierako, azterketako eta plangintzako fasearen eta ondoren martxan jartzeko fasearen 6 hilabeteak. Laguntzak ezingo du gainditu aldi horretako erabiltzaile-plazaren kostu totalaren % 50a, ez eta ezarritako gehieneko zenbatekoa ere.
Euskara erabiltzeari eta sustatzeari dagokionez
Hau jasotzen da baldintza gisa: “Establezimenduaren errotulazio nagusiak, establezimenduaren izen bereziaz gain, garatu beharreko jardueraren berri ematen duen hitzen bat duenean, hitz hori, gutxienez, euskaraz jaso beharko da, eta haren grafia ezingo da izan beste hizkuntzei aplikatutakoa baino garrantzi edo nabarmentasun gutxiagokoa.”
Sozioekonomiako Departamentuak onuradunari Euskarako Departamentuarekin hitzordu bat jartzea proposatuko dio, bere establezimendurako zer zerbitzu eta laguntza jaso ditzakeen argi eta zuzenean informatzeko eta, hala badagokio, baita bere burua gaitzeko ere.
Soberako dirulaguntzaren banaketa
Baldin eta deialdian esleitutako kreditua nahikoa bada aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko, eman gabeko zenbatekoa hainbanatu egingo da eskatutako dirulaguntzaren onuradun guztien artean, aurkeztutako eta onartutako gastu totalarekin proportzionala den banaketa baten prozedurari jarraituz. Esleitutako dirulaguntzaren %20 emango zaie gehienez, eta ez da onartuko, inolaz ere, proiektuak neurriz gain finantzatzea.
Finantza daitezkeen gastuak hauek dira:
- Enpresa eratzeko gastuak: irekitzeko lizentzia, jarduerako lizentzia, negozioa martxan jartzeko pagatu beharreko beste tasa batzuk, notariotzako eta erregistroko gastuak.
- Errentamenduko gastuak, alokairu-kuotak.
- Segurantza Sozialeko langile autonomoen erregimen berezian kotizazioa pagatzeari dagozkion kuotak.
- Lokala egokitzeko gastuak, kanpo geratuko direlarik altzarietan, makinerian edo ekipo tekniko nahiz informatikoetan egindako inbertsioaren izaera dutenak.
- Jardueran aritzearekin zuzenean lotutako energia-kontsumoen (argia eta gasa) eta ur-kontsumoen gastuak.
- Pertsona enplegatuak kontratatzearen gastuak. Nominak eta Segurantza Sozialeko kotizazioak.
- Jarduera abian jartzeko eta haren kudeaketa administratiborako aholkularitzako eta gestoriako gastuak.
Partikularki, laguntzen 3. LERRORAKO: Hautatutako coworkinga erabiltzeko kuoten gastua. Gaur egun, kudeaketa-eredu horren eskaera oso txikia da. Lasarte-Orian coworking pribatu bat dago, eta Hernanin eskualdeko bat.
Programa honetan aurreikusitako laguntzak ezingo zaizkio diruz lagundutako gastu berengatik jasotako beste ezein laguntzari metatu. Gainera, negozioaren bideragarritasuneko programa bat aurkeztu beharko dute.
-
943 376 179