partekatu
• ESKOLAKO MATERIALA EROSTEKO LAGUNTZAK
Zabalik dago eskolako materiala erosteko laguntzen eskaerak egiteko epea
Udalak 2023-2024 ikasturterako eskola-materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzak jarri ditu martxan Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta erdi-mailako LHko ikasleentzat. Laguntzak 110, 90 edo 50 eurokoak dira, eta haien barruan sartzen da material informatikoa eta testuliburuak erostea.
Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak Nuria Fernández hezkuntzako zinegotziarekin eta Copilasarte kopia-dendako Jose Antonio Rubio eta Nieves Apariciorekin aurkeztu dituzte laguntzak, 40.001 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei zuzenduak.
Programaren helburua da eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea eta, horrez gain, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.
Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Aurten ere laguntzen barruan sartzen da material informatikoarekin erlazionatutakoa erostea, testuliburuez gain.
Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:
- 25.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 110 €;
- 25.001 eta 33.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 90 €;
- 33.001 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 50 €.
Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek. Berdin da zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa da eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2023ko uztailaren 1etik irailaren 29ra bitartean. Bai ikasleak bai laguntzaren eskatzaileak Lasarte-Orian erroldaturik egon beharko dute, gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik.
Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, agiri horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4tik irailaren 29ra bitartekoa izango da.
Oinarriak deskargatu