Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATERPEAREKIKO HITZARMENA

Abenduaren 1ean hasi zen Aterpearen Eguberrietako kanpaina

Merkatari eta ostalarien Aterpea elkarteak abenduaren 1ean abiatu zuen Eguberrietako Kanpaina. Establezimendu bakoitzak eguberrietako produktuen sorta bat zozkatuko du bere bezeroen artean.

1. argazkia

Ramon Ormazabal Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren aldetik jasotako babesa eskertuz hasi zen. Era berean, eskerrak eman zizkien Nafarroako Rural Kutxari, erretiratuen elkarteari, Amaia Gonzalez Caballerori eta Erketz taldeari, erakusleihoen lehiaketan epaimahaikide aritzeagatik.

Ormazabalek Aterpeak Lasarte-Oria bizi, alai eta solidarioarekin duen konpromisoa azaldu zuen, bereziki jende guztia eguberrietako jaiak prestatzen ari diren egun batean.

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdivia pozik agertu zen Aterpeak herriko merkataritza dinamizatzeko egiten duen lanarekin. Udalak eskaintzen dituen jarduerak nahiz Aterpeak eta herriko merkataritzak egiten duten lana tarteko, Eguberriak Lasarte-Orian ederragoak zirela nabarmendu zuen. Aukera aprobetxatu zuen jaiak zoriontzeko eta Eguberrietako kanpaina on bat opatzeko.

Eguberrietako kanpainaren barruan daude Erosi Lasarte-Orian kanpaina eta erakusleihoen lehiaketa.

Erosi Lasarte-Orian kanpaina

Abenduaren 1etik 20ra bitartean iraungo duen kanpaina honekin, bezeroak fidelizatu nahi dira eta eskerrak eman beste urte batez establezimendu horietan jartzen duten konfiantzarengatik.

Edizio honetan parte hartzen duten 37 bazkideek txartelak emango dizkiete beren establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroei.

Establezimendu bakoitzak abenduaren 22an bere zozketa egingo du, eta kontaktuan jarriko da Eguberrietako produktuen lotearen irabazlearekin.

Erakusleihoen lehiaketa

Abenduaren 11tik 17ra egingo da, eta bi sari izango dira. Aurten 14 establezimenduk hartuko dute parte.

Alde batetik, Aterpea saria eta, bestetik, Rural Kutxaren saria, herriko hainbat entitatek osatutako epaimahai profesional batek emango duena.

Aterpea saria herritarrek erabakiko dute beren botoekin. Establezimendu bakoitzak hautestontzi bat izango du botoa han emateko. 300 euroko bi sari daude bonuetan, parte-hartzaileen artean zozkatzeko.

Erakusleiho irabazleen sari-banaketa udaletxeko batzar-aretoan egingo da abenduaren 20an.