partekatu
• SANPEDRO JAIAK
2024ko San Pedro jaietarako kartel-lehiaketa
Martxoaren 4ko astelehenean irekiko da 2024ko San Pedro jaietarako kartelaren proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak.
Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta jaietako zinegotzi Txus Alonsok aurkeztu zituzten aurtengo lehiaketaren oinarriak, eta iaz aurkeztutako 67 lanak gainditzera animatu zituzten herritarrak.
Alonsok nabarmendu zuen aurten Berdintasuneko departamentuarekin adostutako klausula batzuk sartu dituztela oinarrietan. Helburua da irudien erabilera ez-sexista eta gizonen eta emakumeen presentzia orekatua bermatzea. Diseinuek saihestu egin beharko dute rol eta estereotipo tradizionalak nabarmentzea.
Nahi duen edonork har dezake parte, eta nahi adina proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak originalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.
Kartel guztiek eraman beharko dute idatzia: goiburu hau: “San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2024”. Lana egiteko teknika librea da. Tamainak 50 x 70 eta gutxienez 300 pxp-koa izan beharko du.
Kartelak formatu digitalean edo fisikoan aurkez daitezke. Aurkezpena sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eus helbidean edo Gaztelekuan egingo da, 12:00etatik 20:00etara asteartetik ostiralera, eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara.
Lehiaketara aurkezten diren kartelak udalaren webgunean jarriko dira ikusgai, sinadurarik gabe eta izenburuaren bidez identifikatuta, eta egileek espresuki ematen dute erakusteko baimena lehiaketa honetara aurkeztean.
Erakusketa egin aurretik, aurkeztutako lanek Berdintasuneko departamentuaren iragazkia pasatuko dute, oinarriak betetzen direla bermatzeko.
Herritarrek ikusgai diren lanei buruz duten iritzia eman ahalko dute, eta iritzi hori kontuan izango da kartel irabazlea hautatzeko orduan. Festak batzordeak izendatuko du kartel irabazlea hautatzeko epaimahaia.
Irabazleak 600 euroko saria jasoko du.
Oinarriak deskargatu