Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2024. INAUTERIAK

2024ko Inauterien programa aurkeztu dute

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2024ko Inauterien programa aurkeztu dute, 20.000 euro inguruko kostua izango duena.

1 / 2
1. argazkia

Festetako zinegotziak adierazi zuen aurten programa zabala mantendu dela, iazkoak izan zuen arrakasta dela eta.

Egun nagusia larunbatak izaten jarraitzen duen arren, programazioa indartu egin da gainerako egunetan, adin guztietarako hainbat jarduerarekin.

Udalak herritarrak animatzen ditu mozorrotuta atera daitezen, goza dezaten eta etxeko balkoiak apain ditzaten festa hauetan jarri ohi diren oihal koloretsuekin eta puxikekin.

INAUTERIETAKO PROGRAMA

OSTEGUNA 8

19:00

Musika-eskola Munizipalaren kontzertu bufoa Kulturetxean.

OSTIRALA 9

15:30

Inauteri-festa eskoletan.

17:30-19:15

Mozorro-festa, DJ eta askaria 9 eta 12 urte bitartekoentzat Merceron instalatutako karpan.

19:00-20:00

Mozorro-festa, DJ eta askaria 12 eta 16 urte bitartekoentzat Merceron instalatutako karpan.

LARUNBATA 10

12:00

Parte-hartzaileen bilera.

12:30

Konpartsa parte-hartzaileak aurkeztuko dituzte Okendo plazan. Hori guztia Oaintxe In Deu txarangak animatuko du.

13:45

Konpartsen lehiaketa herrikoiaren epaia: banakako eta taldekako mozorrorik onenak, Aterpeak lagunduta.

14:30

Konpartsen bazkaria Mercero plazako karpan, Oaintxe in Deu! txarangak alaituta.

16:00

Superbingoa karpan.

17:00-20:00

Konpartsen eta kuadrillen desfilea, musika-furgoneta mugikorrarekin kuadrillentzat eta, oro har, herritar guztientzat..

Ibilbidea: Okendo plaza, Kale Nagusia, Ola kalea, Zumaburu kalea, Kale Nagusia, Hipodromo etorbidea, Okendo plazara Hipodromo etorbidetik sartuz.

Konpartsak Okendo plazara iristean, banakako mozorro-lehiaketa herrikoia eta parte hartzen duten karrozen lehiaketa. Ondoren sariak banatuko dira.

20:00

Oaintxe in Deu! txaranga herrian barrena ibiliko da..

23:00-02:00

Disko-jaia Merceroko karpan.

IGANDEA 11

12:00-13:30

Erraldoi eta buruhandiak herrian zehar, LOZET eta Oaintxe in Deu!. txarangarekin.

18:00

DJ Nikoren saioa adinekoentzat, Merceron instalatutako karpan.

ASTELEHENA 12

11:00-13:00

Puzgarriak Loidibarrengo frontoian (8 urte arte)

18:00

Sardinaren ehorzketa. Sardina ospetsuaren ehorzketa, hileta eta erreketa, kandela eta zuzien segizioarekin batera. Okendo plazatik abiatuko da.

Ehorzketa amaitutakoan, zezensuzkoa.

Alonsok eskerrak eman nahi izan zizkien Jalgune Elkartea, Intzak Parranda, Biyak Bat, La Tribu, Sasoeta Sasoian eta Tigres y Leones konpartsei, baita Aterpeari, LOZETi eta Frenetic konpartsari ere, inauterietan parte hartzeagatik.