partekatu
• SANPEDRO JAIAK
2024an ere Jaietan Blai!
Hauxe da galdera: San Pedro jaietarako proposamen zehaztik baduzu? Hala bada, martxoaren 3ra arteko epea duzu zure ideiak plazaratzeko.
Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso Jaietako zinegotziak eta Nagore Duran Herritarren Partaidetzarako zinegotziak, 2024. San Pedro jaien egitaraua prestatzeko prozesu parte-hartzailea aurkeztu zuten.
Alkateak Jaietan Blai! prozesua martxan jarriko duela iragarri du. San Pedro jaietarako proposamenak jasotzeko.
Jaietako zinegotziak azpimarratu zuen beharrezkoa dela proposamenak ahalik eta errealistenak izatea, udalaren aukeren arabera. Alonsok jakinarazi zuen iristen diren proposamen guztiak aztertu eta baloratu egiten direla.
Aurten jaiak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira, eta aurreko urteetan egin den bezala, herritarrek udalerriko jaiei buruzko proposamenak udalari helarazteko prozesu parte-hartzailea ireki da.
Hori dela eta, liburuxka bat buzoneatuko da zeinetan adierazi ahal izango baita zein euskal musika talde, musika talde nazional edo bestelako jarduera (antzerkiak, jolasak, etab.) gustatuko litzaieken herritarrei aurtengo San Pedro jaien programan sartzea.
Liburuxkak hiru kategoria biltzen ditu: euskal musika taldeak, talde nazionalak eta beste hainbat jarduera: antzerkia, jolasak...
Liburuxka hau udalerrian zehar banatutako herritarren partaidetzarako bost postontzietako edozeinetan utzi ahal izango da, leku hauetan:
- Kultur etxea
- Gaztelekua
- Emakumearen zentroa
- Kiroldegia
- Udala (udaletxe zaharreko arkupetan)
Udalaren webgunearen bidez ere parte har daiteke, Herritarren Parte-hartzea atalaren barruan, edo esteka hau sakatuz: https://www.lasarte-oria.eus/eu/-/jaietan-blai-2024
Proposamenak martxoaren 3ra arte jasoko dira.
Amaitzeko, parte hartzera animatu zituzten herritarrak, proposamenek ideia ugari ematen baitituzte jai aberatsagoak eta parte-hartzaileagoak egiteko.
Orrialde deskargatu