Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ORDENANTZA FISKALAK

2023ko ordenantza fiskalak % 2ko igoerarekin onetsi dira

Udalbatzarrak 2023. urterako ordenantza fiskal berriak onetsi ditu, % 2ko igoerarekin. PSE-EEren aldeko botoekin, EH Bilduren kontrako botoekin eta EAJ-PNVren eta ELOPren abstentzioarekin, ordenantzek osoko bilkuraren tramitea pasatu dute.

1. argazkia

Datorren urterako inflazioaren aurreikuspenak handiagoak diren arren, udaleko zergen eta tasen igoerari eustearen irizpidea hartu da, herritarrak jasaten ari diren zailtasunez jabetuta, eta, beraz, udaleko zergak eta tasak % 2 igotzea planteatu da, irizpide orokor gisa.

Espedienteari 11 emendakin aurkeztu zitzaizkion: PSE-EEren 1, EH Bilduren 3, EAJ-PNVren 6 eta ALOPen 2. Horietatik bat erretiratu eta 3 onetsi ziren, eta gainerakoak atzera bota ziren.

Kendu egin da garajeen jabeek beren ibilgailuekin espaloia zeharkatzeagatik pagatzen zuten tasa.

Irizpide horretatik kanpo, % 25 igo da animaliak bide publikotik jasotzearen tasa, animaliak abandonatzen dituzten edo maskotak edukitzearen obligazioak ez betetzeagatik erretiratu behar zaizkien pertsonak zergapetzen dituen zerbitzu horren estaldura handitzeko.

Gainera, kulturako ez diren Eliza Katolikoaren eraikinei OHZ kobratzea onetsi da.