partekatu
• ENTSEGU-ARETOAK
Zabalik dago Gaztelekuko entsegu-aretoen erabilera eskatzeko epea
Musika-taldeek eta bakarlariek irailaren 25era arte eska dezakete Gaztelekuko bi entsegu-aretoen erreserba Udaleko Erregistro Orokorraren bitartez.
Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Gazteriako zinegotzi Txus Alonsorekin batera, udalerriko musika-taldeei babesa emateko neurri hau aurkeztu du, Gaztelekuan dauden entsegu-lokalak haien eskura jarriz.
Bi entsegu-lokal dira, gutxi gorabehera 18 m²-koak, eta biltegi bana dute erantsita, haietan musika-tresnak gordetzeko.
Izena emateko epea ireki da, entseguak lokal egoki eta intsonorizatu batean egiteko gune bat nahi duten herriko musika-talde edo bakarlari guztientzat, haien musika estiloa edozein dela ere. Epea irailaren 25ean amaituko da.
Lokalak erabili ahal izateko eskaera udalaren webgunetik deskarga eta bete daitekeen eskaera-orri orokorraren bidez egingo da. Eskaera-orria webgunearen egoitza elektronikoaren bidez aurkez daiteke, edozein unetan, edo aurrez aurre Udaleko Sarrerako Erregistro Orokorrean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Eskaera-orrian adierazi beharko dira taldearen izena, entseguak egiteko nahi dituzten egunak eta orduak, eta taldeko kideen datuak (izena, abizenak eta jaioteguna).
Behin eskaera guztiak jasotakoan, eta Gazteria departamentuak egiaztatu ondoren, bilera bat egingo da musika-talde guztiekin aretoen banaketa egiteko. Lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako eta udalerrian erroldatutako pertsonez osatutako taldeek.
Aretoak erabili ahal izateko ordutegia 9:00etatik 24:00etara da, asteko egun guztietan.