Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ADINEKOEN EGUNA

Ekitaldi ugari Adinekoak Omentzeko Astean

Urriaren 1ean Adinekoen Eguna dela eta, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Jubilatuen Elkartearekin batera, urriaren 1etik 8ra bitartean

1 / 2
1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Zerbitzu Sozialetako zinegotzi Lourdes Acevedok eta Erretiratuen Elkarteko zuzendaritza-batzordeko ordezkariek urriaren 1a ospatzeko antolatu diren ekitaldiak aurkeztu dituzte.

Alkateak azpimarratu duenez, ekitaldi horiek gogotik espero izaten dituzte lasarteoriata adinekoek. Hori dela eta, adierazi du Zerbitzu Sozialetako departamentuak eta elkarteko zuzendaritza-batzordeak interes handia jarri dutela ahalik eta programarik onena egiteko.

Ekitaldiak urriaren 1etik 8ra bitartean izango direla jakinarazi zuen Valdiviak.

Lourdes Acevedok Jubilatuen Elkarteko zuzendaritzak eta bera buru duen Zerbitzu Sozialetako departamentuak egindako lan koordinatua nabarmendu nahi izan zuen. Jarduerak askotarikoak izateak inor kanpoan ez uzteko interesari erantzuten dio.

Zinegotziak, zuzendaritzako kideekin batera, prestatutako programa aletu zuen.

Adinekoak Omentzeko Asteko ekitaldiak.

Hauek dira antolatutako ekitaldiak:

Urriaren 1ean, Adinekoen Eguna

  • 11:30: Bandera igotzea elkartean.
  • 12:00: Meza San Pedro elizan
  • 12:45: Kalejira elizatik Kulturetxeraino.
  • 13:15: Umorezko ikuskizuna Kulturetxean.
  • 14:00: Herri-bazkaria eta dantzaldia Ibai Berriak taldearekin Michelingo frontoian.

Urriaren 4an

  • 18:00: Bingo-txapelketa Jubilatuen Elkartean.
  • 20:00: Sari-banaketa.

Urriaren 5ean

  • 19:30: Musikazko ikuskizuna Duo Imperial taldearekin Kulturetxean.

Urriaren 6an

  • 11:00: Ondo Ibili. Okendo plazatik.
  • 12:00: Ondo Ibili. Mercero plazatik
  • Luncha Mercero plazan.
  • 17:00: Bideo-foruma Jubilatuen Elkartean.

Urriaren 7an

  • 9:30: IX. Ibilaldi Neurtua. Lasarte-Oriako kaleetan barrena.

Urriaren 8an, Urrezko Ezteiak

  • 10:40: Kalejira Jubilatuen Elkartetik
  • 11:00: Meza Brigitarren komentuan.
  • 12:00: Opari-banaketa Jubilatuen Elkartean.
  • Bazkaria Herriko Etxea jatetxean.
  • Dantzaldia.

Berrikuntza gisa, aurten Atsobakar egoitzan bizi diren pertsonei arreta berezia eskaintzea aurreikusi da. Hori dela eta, Michelingo bazkarian parte hartzeko aukera emango zaie, eta jarduera bat egingo da, data oraindik finkatu gabe dagoelarik. Jarduera horretan, egoiliarrek, haiekin interakzioan arituko diren begiraleekin batera, kanta-saio bat egingo dute haien gogoa estimulatzeko, narriadura kognitiboak bereziki eragiten dion kolektibo batekin lan eginez.

Urriaren 1eko bazkarirako izena emateko epea irailaren 13tik 21era bitartekoa da, biak barne. Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideek eta Zerbitzu Sozialen Departamentuko langileek egingo dute hori, inskripzio-hurrenkeraren arabera izango delarik. Bazkaria udalerrian erroldatutako eta 1958an edo urte hori baino lehenago jaiotako pertsonentzat da. Bazkariaren prezioa 10 €-koa da.

Amaitzeko, Gurutze Gorriaren eta Ostadar kirol-elkartearen laguntza eskertu zuten, aurkeztutako jardueretan kolaboratuko baitute.