Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EMAKUMEEN ZENTROA

Emakumeen Zentroko ikastaro berriak eta Ahalduntzeko Eskola aurkeztu dituzte

Otsailaren 5ean Emakumeen Zentroak antolatzen dituen ikastaroetan eta ahalduntzeko eskolan izena emateko epea irekiko da. Izena emateko epea otsailaren 5etik 15era da

1. argazkia

Ikastaroen aurkezpenean izan ziren Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdivia, berdintasunerako zinegotzi Lourdes Acevedo, departamentuko buru Sonia Zubizarreta eta Emakumeen Zentroko berdintasunerako teknikari Maite Iglesias.

Maite Iglesias berdintasuneko teknikariak jakinarazi zuen ahalduntzeko eskolaren datuak onak direla eta gero eta emakume gehiagok ematen dutela izena. Ikastaroei dagokienez, erabiltzaileen eskaeren arabera, ikastaro batzuk errepikatu egingo dira eta beste batzuk berriak dira.

Ahalduntzeko eskolatik, emakumeen ahalduntzea sustatzea da ardatz nagusia, ikuspegi feminista batetik, eta horretarako, hainbat ikastaro daude, udalerrian dauden emakumeen dibertsitatera iristea helburu dutenak, eskaintza zabala eta askotarikoa izanik.

Izena emateko epea otsailaren 5ean hasiko da eta otsailaren 15ean amaituko da. Ikastaroak otsailaren 26an hasi eta ekainaren 21ean amaituko dira.

Iglesiasek adierazi zuen bi ikastaro-modalitate daudela: doakoak eta ordainpekoak. Doakoen bidez, ahalik eta emakume gehienek Emakumeen Zentroan sartzeko eta parte hartzeko aukera izatea lortu nahi da. Ordainpekoek lau hilean behingo prezioa dute, oso modu onean.

Lasarte-Orian erroldatuta nahiz erroldatu gabe dauden pertsonek eman dezakete izena, baina lehentasuna dute erroldatutakoek.

Izena eman duten pertsonak plazak baino gehiago diren ikastaroen kasuan, zozketa publiko bat egingo da otsailaren 16an, 12:00etan, zentroan bertan.

Inskripzioa bi modutan egin daiteke (ez da telefono-inskripzioa onartzen):

  • Aurrez aurre: Emakumeen Zentroan, 9:30-13:00 / 15:30-19:30 ordutegian.
  • Online: Udalaren www.lasarte-oria.eus webgunean (Udal-tramiteak / Zerbitzu Sozialak / Emakumeen Zentroa).

Hauek dira ikastaroak eta Lasarte-Orian erroldatutako pertsonentzat dituzten prezioak:

OHIKO IKASTAROAK

  • Gorputza entzuten eta sentitzen ikasiz (dohainik)
  • Jantzi-konponketak eta patroiak (dohainik)
  • Bitxien tailerra (dohainik)
  • Eskulanak (51 €)
  • Kantua (dohainik)
  • Egunerokotasunerako psikologia (dohainik)
  • Tai-xia (21,98 €)
  • Batuka (dohainik)
  • Hipopresiboak (44,55 €)
  • Zaindu zeure gorputza (dohainik)
  • Yoga (38,25 €)

EMAKUMEENTZAKO AHALDUNTZE-ESKOLA

  • Antzerkia (51,00 €)
  • Biodantza. Dantza (ezazu) indarra (38,25 €)
  • Zugandik. Sormen artistiko eta terapeutikoko argazki-tailerra (dohainik)
  • Dantza organikoa
  • Emakume migratuen topagunea (dohainik)
  • Indarkeriarik gabeko guneak (dohainik)
  • Eskola feminista (dohainik)
  • Empoder-arte (dohainik)

Berdintasun-teknikariak adierazi zuenez, informazio-liburuxka bat bidaliko da udalerriko postontzi guztietara.