Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MARTXOAREN 8a

Otsailaren 1ean irekiko da Martxoaren 8ko kartel-lehiaketarako epea

Lanak aurkezteko epea otsailaren 1etik 29ra bitartekoa da. Kartel irabazleak 2025eko Martxoaren 8ko kanpaina iragarriko du.

1. argazkia

Lehiaketaren aurkezpenean izan ziren Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdivia, berdintasunerako zinegotzi Lourdes Acevedo, departamentuko buru Sonia Zubizarreta eta Emakumeen Zentroko berdintasunerako teknikari Maite Iglesias.

Berdintasunerako teknikariak lehiaketaren baldintzen berri eman zuen.

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 1ean hasiko da eta otsailaren 29an amaituko da. Hiru kartel bakarrik hautatuko dira, eta irabazlea Lasarte-Orian 2025eko Martxoaren 8rako ekitaldiak iragarriko dituen kartela izango da.

12 eta 17 urte bitarteko nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Pertsona bakoitzak egoki deritzon adina proposamen aurkeztu ahalko ditu.

Kartel guztiek goiburu hau eraman behar dute inprimatua: Martxoak 8 de Marzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Día Internacional de las Mujeres.

Kartela lantzeko teknika erabat librea da. Kartelak formatu digitalean nahiz formatu fisikoan aurkeztu ahalko dira, eta izenburu batekin identifikatu beharko dira.

Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Emakumeen Zentroan erakutsiko dira martxoaren 1etik 8ra, eta han bozkatu ahalko dira lanak. Herritarrek beren iritzia adierazi ahalko dute ikusgai jarriko diren kartelei buruz, eta iritzi hori aintzat hartuko da 2. eta 3. sariaren irabazleak hautatzeko.

Kartel irabazlea epaimahai batek erabakiko du: Lasarte-Oriako Udaleko berdintasunerako teknikariak, Zerbitzu Sozialetako zuzendariak eta gaian adituak diren profesionalek aukeratuko dute, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Irabazleak sari bakarra jasoko du, 120 eurokoa, bigarrenak 90 eurokoa eta hirugarrenak 60 eurokoa.

Kartela aukeratzeko orduan, epaimahaiak kartelaren originaltasuna, sormena eta kalitatea hartuko ditu kontuan. Udalak eskatzen du kartelek mezu positiboak bidal ditzatela esparru guztietan aukera-berdintasuna sustatzeko, eta lagungarri izan daitezela emakumea ahalduntzeko eta gizartean berdintasunaren balioei buruz kontzientziatzeko.

Gai hauen aldeko balioak transmititu nahi dira: aukera-berdintasuna, familiako erantzukizun partekatua, hezkuntza ez-sexista eta berdintasunezkoa, aktibismoa, emakumeek lortutako lorpenak, garapen profesionala, emakumeak gizartean duen presentzia.

Oinarriak deskargatu

Lehiaketaren oinarriak [pdf]