Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EHUN-URTEDUNEI OMENALDIA

Omenaldia Lasarte-Oriako ehun-urtedunei

Alkateak eta Zerbitzu Sozialetako zinegotziak udalerriko bi emakume bisitatu dituzte haien 100. urtebetetzean

1 / 3
1. argazkia

Uztailaren 27an eta abuztuaren 9an, Isabel Hueso Gilek eta Juana Iceta Tolosak, hurrenez hurren, bazuten zer ospatua, 100 urte bete baitzituzten.

Familiakoak, egoiliarrak, zahar-etxeko langileak, Agustin Valdivia alkatea eta Lourdes Acevedo Zerbitzu Sozialetako zinegotzia lagun zituztela, arrosa-sorta bana eman zitzaien ekitaldi xume batean.

Isabel Hueso Gil

Salamancako Sahugo herrian jaioa, Atsobakar zahar-etxean bizi da duela urtebete baino gehixeagotik.

Mende-erdi baino gehiago darama gure inguruan, lehenik Usurbilen eta gero Lasarte-Orian. Orain dela 76 urte ezkondu zen Lorenzo Manchadorekin, hura ere Sahugokoa, eta 2004an alargundu zen hartaz. Isabelek 5 biloba eta 9 birbiloba ditu.

Juana Iceta Tolosa

Errezilgo “Endania” baserrian jaioa, 13 urterekin Martutenera tokialdatu ziren. Horkoa zuen senarra, Eustaquio Otaño, kamioiekin garraiatzen lan egin zuena, eta duela 22 urte alargundu zen hartaz.

Juanak 3 seme-alaba, 4 biloba eta 4 birbiloba ditu, eta 4 urte daramatza Lasarte-Orian.