partekatu
• UDALBATZARRA
Ohiko Udal batzarra (Urtarrilak 18)
Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du urtarrileko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.
GAI ZERRENDA
- 2023ko 9. Zenbakiko kreditu aldaketaren berri ematea (kreditu gehigarriak).
- Zataraingo A.3.1 lurzatien zuzeneko esleipenaren berri ematea.
- Hipodromo etorbideko 5., 7. eta 9. zenbakietan etxebizitzen, garajeen eta lokalen zuzenean besterentzeari buruzko alkatetza-dekretuen berri ematea.
- “Euskara sustatzeko ekintza plana (ESEP) Lasarte-Orian 2019-2022”, 2024ko abenduaren 31ra arte luzatzea onartzea.
- Michelingo kiroldegi beria eraikitzeko obren kontratuaren esleipen proposamena onartzea. (Espte. 2023T0100003).
- Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin (TZN) hitzarmena onartzea.
- Lasarte-Oriako udalaren eta San Markos Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena.
- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Udal Gobernuak area tentsionatuak izendatuak izateko eskaera formala egin dezan”
- EAJ-PNVko Anne Ugarteburu Cialcetaren zinegotzi karguari uko egitearen berri ematea eta Hauteskunde Batzordeari komunikatzea.
- Galdera eta eskariak.