Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LASARTE-ORIA ZURE OBJETIBOAN

"Lasarte-Oria zure objektiboan" argazki-lehiaketaren 3. edizioa

Iazko edizioaren arrakasta ikusita, udalak aurten ere “Lasarte-Oria zure objektiboan” argazki-lehiaketara joko du berriro, 2025ko egutegiko irudiak hautatzeko helburuarekin.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziak “Lasarte-Oria zure objektiboan” argazki-lehiaketa aurkeztu zuten.

Valdiviak bere lanak aurkeztera animatu zituen herritarrak. Aurkeztutako lanetatik hilabete bakoitzeko argazki bat aukeratuko da. Aurten lehiaketa lehenago hasiko da, herritarrek egutegian ikusi nahi duten urte-garaiaren edo ekitaldiaren argazkia egiteko denbora gehiago izateko.

Sozioekonomiako zinegotziak bigarren edizioaren arrakasta azpimarratu zuen, 124 lan aurkeztu baitziren, aurreko urtean aurkeztutakoen bikoitza.

Lehiaketa honekin, proposatzen da lasarteoriatarrek aurkez ditzatela 2025ko egutegia osatuko duten argazkiak. Udalerriko herritarrek eta herritarrentzat egindako egutegia.

Argazkiaren gaia norberaren aukerakoa izango da, baina udalerriko espazioren bat islatu behar du, herrian egindako jardueraren bat… azken batean, Lasarte-Oriaren adierazgarri den alderdiren bat.

Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez, eta argazki horietan adierazi beharko du urteko zein hilabeteri dagokion bakoitza.

Argazkiek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, horizontalean atereak eta bereizmen handikoak, eta zuri-beltzean edo koloreetan izan daitezke. Udalari erregistro munizipalaren bidez helarazi beharko zaizkio, nahiz telematikoki, nahiz presentzialki; baina kasu horretan irudiak euskarri elektronikoan aurkeztu beharko dituzte.

Ez da onartuko indarkeria bultzatzen duen argazkirik, ez gai politikorik, ez sexu-diskriminazioa sustatzen duen adierazpenik. “Lortu nahi dena da egutegi dibertigarria eta atsegina izatea, eta herritarrak harekin gustura egotea”, zioen Nuria Fernandezek.

Entregatzeko epea aurtengo urriaren 25an amaituko da.

Sariak erosketa-bonuak izango dira, udalerriko establezimenduetan trukatzeko: 100 eurokoak izango dira hautatutako argazki bakoitzeko, eta 150 eurokoa irabazle gisa hautatutako argazkiarentzat, zeina portadan izango baita gainera.

“Lasarte-Oria zure objektiboan” irabazi-asmorik gabeko ekimena da, eta, beraz, irudi horiek ez dute inolako erabilera komertzialik izango. Saritutako lanak Udalaren jabetzakoak bihurtuko dira, nahi duenean erabiltzeko, baina betiere egilearen izena agertuko da.

Argazkiek errespetatu egin beharko dituzte haietan agertzen diren pertsonen irudi-eskubideak.

 

Lehiaketaren oinarriak deskargatu

Lasarte-Oria Zure Objetiboan lehiaketaren oinarriak [pdf]