Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   JALGUNE JAIALDIA

Jalgunek bere urteroko Jaialdia ospatuko du Kultur Etxean abenduaren 3an

Alkatea eta udalbatzako hainbat kide lagun zituela, Jalgune Elkarteko Pili Bermejok abenduaren 3an 18:00etan Kultur Etxean ospatuko den jaialdia aurkeztu zuen “V.I.P. gara” lelopean.

1. argazkia

Duen interesagatik, banatutako komunikatua berridazten dugu:

“Badira pertsona batzuk, kaletik doazela jendeak ezagutzea gustatzen zaiena eta famatu izatea amesten dutenak. Nork ez du inoiz desiratu kontzertu batean sartzeko edo hegazkina hartzeko ilararik egin behar ez izatea? Edo, are gehiago, nork ez du bidaiatu nahi izan lehen klasean? Edo den bezelakoa izateagatik ikuskizun batez lehen lerroan gozatzea beti? Egoera horiek guztiak VIP izatearen abantailak izan litezke.

Baina, zer esan nahi du V.I.P. izateak? Gizartean garrantzitsutzat jotzen dena eta leku publiko batzuetan tratu berezia jasotzen duen pertsona da. Alegia, jende arruntak ez dituen hainbat pribilegio eta onura dituenak.

Definizio hori kontuan hartuta, Jalguneko kideak V.I.P. garela esan dezakegu. Kalean ezagutu eta agurtzen gaituzte, “like”-ak jasotzen ditugu eta sare sozialetan jarraitzaile ugari ditugu. Ikuskizun batzuetan lehenago sartzen ere uzten digute, ilaran ez egoteko, eta pertsona batzuek modu berezian tratatzen gaituzte.

Bai, bereziak gara, paregabeak! Hala uste dugu eta ez beste batzuek diotelako. Jendearen egunerokoa bizipozten dugu, batez ere ondo ezagutzen gaituzten eta gure konpainiaz gozatzen duten pertsonena. Maila sozialean herriari intentsitatea ematen diogu; Lasarte-Orian balio berezia dugu eta garrantzitsuak sentitzen gara.

Gure herrian V.I.P. sentitzen gara parte garelako. Gure lana eraginkorra da. Aniztasuna duten pertsonen inklusioa bultzatzeaz gain, aniztasuna normalizatzea ere sustatu dugulako. Egunerokotasunean gizartera moldatzeko egiten dugu borroka, baita, gizartea, guri egokitzeko ere. Guztioi egokitzeko.

Zuk ere VIP izan nahi duzu? Jalgunek gauzatzeko aukera eskaintzen dizue. Aurtengoan ere, gure jaialdia ospatuko dugu. Abenduaren 3an izango da, aniztasun funtzionala duten pertsonen nazioarteko egunean. Arratsaldeko 18:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxean eta herritar V.I.P. ugari hartuko dute parte. Besteak beste, Semblante Rociero, Bea Egizabal eta Zortzikoteko kideak izango ditugu.

V.I.P. izateko aukera ez galdu! Gurekin enpatizatzeko, barre egiteko, pozteko eta hunkitzeko pribilegioa partekatzera gonbidatzen zaituztegu.

Lortu zure pasea!!!

Jaialdira joan nahi dutenek Kultur Etxera joan beharko dute gonbidapena jasotzera.

Jaialdira joan nahi dutenek Kultur Etxetik pasa beharko dira gonbidapena jasotzera azaroaren 28tik aurrera.