Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN PEDRO JAIAK

Ireki da 2023ko San Pedro Jaietarako diru-laguntzen deialdia

Diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 25era egongo da irekita. 10.157 euroko kopurua zuzendua dago programa honi.

1. argazkia

Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro Jaien esparruan. Guztira, 10.157 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Laguntzak norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira

Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.

Balorazioko irizpideak honako hauek dira:

  • Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
  • Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
  • Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
  • Programaren aurrekontua, 40 puntu.
  • Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
  • Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.

Informazio gehiago esteka honen bidez.